ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
1996. urteaz geroztik, bada jai bat zuzenean Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak bultzatzen duena, eskualdeko elkarte eta hiritarren artean gizarte eta kultur alorretan beharreko lotura sortu ahal izateko.

Txingudi Egunak hainbat aldaketa izan ditu hasieratik, baina beti ere ahaleginak egin dira elkarteen forotik elkarteek eta hiritarrek parte har dezaten, eta herri bazkaria eta musika proiektuak egin dira Musika Fundazioaren orkestraren eta Javier Muguruza, Gorka Sarriegi eta Mikel Garikoitz bezalako kantautoreen artean, gure egunetara iritsi arte. Antolakuntza guztia eskualdeko elkarteen eskuetan dago TXINGUDI EGUNAREN BATZORDE ANTOLATZAILEA ELKARTEA osaturik, harexek egiten baitu programa eta kudeatzen baitu aurrekontua.
Horrek guztiak Txingudi Eguna ospatzera eraman gaitu hiru hiriak elkarturik. Egun horretan paseo gisa ibilbide fisiko bat egiten da 3 hirien artean animazioarekin, jardueren egoitza nagusia urte bakoitzean txandaka izanik Irun, Hondarribia eta Hendaia artean.
Urtero egiten diren jarduerak dira 3 udalerrien arteko ibilbidea, abesbatza eta musika banden kontzertuak eta ohiko herri bazkaria.