ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa azken urte hauetan garatzen ari den turismoaren sustapenerako programaren barnean, Bidasoa xede sendotzea da lehen lan helburua, oporretarako erreferentzia gisa, batik bat estatu frantses eta espainiarraren sektoreetan.
Horretarako, halako helburu batzuk zehaztu dira, eta horiek sendotu egin dira eskualdeko turismo bulegoen arteko lankidetzaren bidez gauzatutako esperientziei esker. Horiek dira badiaren inguruko turismo tresnak batera argitaratzea, Bidasoa Xede programa sustatzeko jarduerak aurrera eramatea eta behe denboraldian turistak erakartzeko publizitate kanpainak egitea.

Profesionalak nahiz publikoa, oro har, dira hartzaileak, bertakoentzako nahiz bisitarientzako Bidasoa-Txingudi kalitatezko mugaz gaindiko norako gisa eta turismo eta giza aberastasun handiko espazio komun gisa aurkeztu eta identifikatzean duen eragin mediatikoari esker.
Horrek guztiak eskualdeko turismo ehunean ere badu eragina, banaturiko dokumentazioarengatik izan ezik Partzuergoaren Turismo Batzordeak sustaturiko lankidetzaren eta turismo osagarritasunaren garrantzia betiko finkatzea lortu izanagatik.