ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Bideo hau 2006an egin zuen Hendaiako Lycée Professionnnel ikastetxeko talde batek; hainbat lan saiotan prestaturiko gidoia hartu zuten oinarritzat tailer esperimentaletan.
Lan hori idazteko, Centre d'Information des Droits des Femmes de los Pirineos Atlánticos (CIDF) zentroko pertsona kualifikatuen laguntza izan zuten uneoro.
Gero, gaiak zehaztu eta galderak idatzi ondoren, grabaketa egin zen parte hartu zuten nerabe berekin udalerriko hainbat lekutan, establezimenduan bertan, erdialdeko merkatu txikian eta hiriko kaleetan.
Horretarako, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak emaniko materiala izan zuten, eta azkenik, bi bertsiotan eskatu zen muntaia, bata euskarazko azpitituluekin eta bestea gaztelaniazko azpitituluekin, hizkuntza nagusia frantsesa izanik.