ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Indarkeria sexistaren prebentzioaren inguruan hezkuntza tailerrak antolatu ziren 2006ko azaroaren 29an Hendaiako Antoine d´Abbadie kongresu zentroan 9:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00era 14-16 urte arteko taldeentzako, bideoan trataturiko gaietan oinarriturik.
Horretarako, aurreko lanetan nabarmenduko kontzeptuak aplikatu ziren, hauxe da, hezkuntza, komunikabideak, maitasun ereduak, indarkeria sexista.
Topaketa horietan bideo proiekzioa egin zen, talde txikietan eztabaidatu zen, talde bakoitzean aukeratutako ordezkariek ateratako ondorioak azaldu zituzten, eta horien antzezlana egin zuen Virginia Imaz clownak.