ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Hondarribia, Hendaia eta Irunek iraganean lortutako lankidetza esperientziarekin sendotu ahal izan da Europaren Eraikuntzaren printzipio handietako bat, hauxe da, Mugaz Gaindiko Lankidetza. Lankidetza horren helburua proiektu berritzaileak dinamizatzea da, inbertsio komunak erakartzea eta Bidasoa-Txingudi Eskualdearen garapenean lagunduko duen gizarte eta ekonomia garapenerako eredua harmonizatzea.

Lankidetza horretan aurrekari ugari izanik, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak proiektu juridiko komuna bideratuko du hiru Udalen partaidetzarekin; proiektu hori turismo, kultura eta gizarte esparruan garatuko da hasieran. Bestalde, ekonomia garapen komunaren erantzukizuna izango du Partzuergoak, enpresen arteko harremana sustatuz, komunikabideak hobetuz eta Eskualdeari balio handiagoa emateko azterketak eginez.
Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren errealitateak, alde batetik, Europako Kontseiluaren eta Europako Batasunaren helburua onartu behar du, hau da, herri europarren artean batasun estuagoa lortzea eta herri horien artean lankidetza sustatzea Europa eraikitzen laguntzeko bide gisa, eta bestalde, ziur egon behar du hiru udalerrien arteko harremanek lagundu egingo dutela mugaldeko eremuen garapenari balio handiagoa ematen, aurrerapen ekonomiko eta sozialaren esparruetan elkarlana bultzatuz eta elkarren arteko loturak sendotuz.
Premisa horiek kontuan harturik, Hendaia, Hondarribia eta Irungo Udalek, elkarlana eta jarduera amankomuna bultzatzeko xedean, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa sortu zuten, 1998ko abenduaren 23an, Bidasoa ibaiaren bokalean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerriek sinatu zuten Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Administrazioarteko Hitzarmenaren bidez. Partzuergoa toki erakundeak elkartzen dituen erakundea da, izaera publikoko nortasun juridikoa du eta bere Estatutuen arabera garatzen da eta estatutu horietan deskribatzen diren helburuak betetzea du xede: