Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Jarduera esparruak - Kultura - Argazki Rarryea

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Argazki Rarryea

Photo Club Hendayais eta Asociacion Fotografica Irunesa (AFI) dira proiektu honetan lagundu eta parte hartzen duten elkarteetako bi, eta Bidasoa-Txingudi Eskualdearen eskura jarri nahi dira bere dinamismo eta jarduerak guztiak.

Argazkilaria

1994. urtean du jatorria bi elkarte horien arteko elkarlanak, Txingudi Egunerako jarduera bat abian jartzeko harremanetan hasi zirenean, hain zuzen ere. Orduz geroztik, bi elkarteen arteko lankidetza errealitate bat da, baterako jarduerak gauzatzean oinarritua. Garatzeko hainbat proiektutarako ideia ugari sortu dira elkarlan horretatik. Horietako bat 2001. urtean hasitakoa da, hauxe da, argazkiak egiteko baterako irteerak egitea, Baiona eta Donostia bitartean Santiago bidearen inguruetan irudiak hartzeko; batez beste 20 bat lagunek parte hartzen dute irtenaldi horietako bakoitzean.

Lehen Txingudi Egunetik, bi elkarte horiek Txingudiko Argazki Rallye egiten dute, eta ekimena benetan atsegin handiz hartzen dute eskualdean argazkigintza gustuko duten guztiek.



ORRI-OINA: