ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Portalak, batetik, ezagutzera eman nahi du mugak gainditzeko prozesuaren eta Estatu ezberdinetako toki-entitateen elkarlanaren esperientzia aitzindaria zertan datzan. Aurrekariak, eraketa-prozesua, oinarritzeko araudia, jarduera-eremua, sortutako egitura eta Partzuergoaren proiektuak dira zuzenbide publiko instituzionalizatuko mugaz gaindiko ente hori forma ematen dioten alderdi ezberdinak.
Bestetik, Portal honek bidasoa-txinguditarren topagune izan nahi du, eta beren bizitzetan eragin zuzena izango duten hainbat proiektu eta jarduera aditzera eman nahi die, bere ideia, kritika eta iradokizunak eman, eta hiru hiriak batzeko proiektuaren eragile aktibo bihurtu.
Azkenik, informazio teknologia berrietan sartzeko aukera eta informazio-sare nagusian egotekoa ezinbestekoak dira lankidetzazko, elkar laguntzeko eta batzeko proiektu itxaropengarri, dinamiko eta moderno honentzat.