Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Jarduera esparruak - Ondarea

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Ondarea

ONDAREARI BALIO HANDIAGOA EMATEA

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak garaturiko gogoeta global baten barnean dago Bidasoa-Tixngudiko ondareari balio handiagoa emateko proiektua, eta hiru udalerrien eta beste lurralde erakunde batzuen laguntzaz, badiak, mugaz gaindiko eremu gisa, eskain dezakeen anbizio guztia baloratzeko aukera eman du.

Hendaiako hondartzaren ikuspegia airetik

Partzuergoaren eta Badiako Bidearen proiektuaren lehentasunezko helburuetako bat da mugaldeko lurraldeak elkartzea, historian zehar muga administratibo eta fisikoek banatuak egon baitira. Bide horrek hiru hiriak elkartu nahi ditu, jarraipen fisikoa eratuz eta hiritarrei Txingudi Badiak dituen baliabide komun, partekatu eta osagarriak erakusteko ibilbidea sortuz. Nolanahi ere, behar bezala hedatu eta ezagutzera emateko hainbat tresna: tresna pedagogikoak, euskarri fisikoak, ikus-entzunezkoak, informazioaren teknologia berriak eta topaketa eta parte hartzerako guneak, behar ditu elkarbide horrek.

Hasitako gogoeta horren eta jarraitu beharreko lan ildoen emaitza gisa, halako ekintza batzuk zehaztu dira, tokiko erakundeek behar bezala aurrera egin dezaten elkarrekiko hurbiltze eta lankidetza iraunkorra lortzeko, bertako biztanleak zuzenean inplikatuz eta lurraldeko erakargarrien aurpegi ezezaguna (historia eta ingurumena) ezagutzera emanez.

Hiru beharri erantzun nahi zaie:

  • lurraldearen batasuna erakustea bide fisiko baten bidez. Haren jarraipena ziurtatu egin behar da eta aberastu egin behar da historia eta ingurumena gogora ekartzeko euskarriarekin, badiako leku interesgarriak elkartuko dituzten badia ezagutzeko seinaleekin.
  • badia elkartzeko guneei balio handiagoa emateko proiektua abian jartzea.
  • Izaera pedagogikoa eta ezagutzera emateko xedea izango duten ekintzak abian jartzea badiako biztanleak mugiarazteko.

Proposaturiko ikuspegiak eta euskarriek aukera ematen dute elkarrekiko hurbiltze bat garatzeko hainbat publikori egokitua: ikasleak, hezitzaileak eta publikoa, oro har. Gizarte eta hezkuntza ehun zabala dinamizatu nahi da. Eskola esparruaren (irakasleak eta ikasleak) partaidetza lortzeak eta Partzuergoak bultzaturiko proiektu komun honetan inplikatzeak berebiziko garrantzia du, eta era honetako tresnak, orain arte planteamendu honetan ilusio handiz hartuak, beharreko bultzada eta bidea dira lortu nahi den elkarren arteko harreman hori guztia dinamizatzeko. Era berean, Txingudiko biztanleek bizi diren lekuko baliabideak ezagutzea, izan duten historia eta duten errealitatea ezagutzea, zerbitzu publiko zuzena da eta biztanle horien bizi-kalitateari balio handiagoa ematen dio era berean.

Premisa horietan oinarrituta, gure eskualdeko aberastasuna ezagutzera eman nahi da hainbat ekintzaren bidez, esate baterako,



ORRI-OINA: