ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Helburuak
Turismoaren alorrean
- Hiru udalerrietako turismo-eskaintzaren liburu zuria egitea.
- Turismo-eskaintzan politika amankomuna zehazteko azterketak egitea.
- Turismo-produktuak sustatzea: publizitatea, feriak, mintegiak, hitzaldiak...
- PARTZUERGOAREN barnean zerbitzu bat eratzea, Bidasoa-Txingudiko Turismo Ekimenen Zentroa deiturikoa, turismoaren garapenerako elkarren artean jarduerak bideratzeko.
- Hiru udalerrien artean oinezkoentzako eta txirrindentzako lotura bat sortzea.
- Hiru udalerrien artean turismo ibilbide bat sortzea.
- Turismo bokazioa izango duen zerbitzu amankomuna sortzea.
Kulturaren alorrean
- Egitura pedagogikoak sortu eta kudeatzea hizkuntzen irakaskuntza, hobetzea eta garapena errazteko.
- Gaitzeko prestakuntza ikastaroak egitea.
- Hiru udalerrietako datu historikoak eta kulturalak bildu eta erregistratzea.
- Historia, kultura eta arkeologia aldetik interesa duten gune eta lekuen errolda egitea eta baloratzea.
- Kultura, jai eta kirol arloetan elkarren artean ekitaldiak prestatzea.
- Interes kulturaleko beste azterketa batzuk egitea.
Gizarte esparruan
- Bi estatuetako gizarte eta osasun legeriei buruzko informazioa jasotzea profesionalei eta hiritarrei aholkuak emateko.
- Zailtasunak dituzten emigranteen kolektiboak hartzeko zerbitzu amankomuna eratzea.
- Gizarte informaziorako bulego bat sortzea.
Ekonomia garapenaren alorrean
- Informazio, aholkularitza eta prestakuntza talde bat sortzea proiektuak bultzatzen dituztenentzat eta hiru udalerrietako enpresei laguntzeko. Dauden enpresen arteko harremanak sustatzea.
- Mugaz gaindiko ohiko garraioak antolatzea bidaiarientzat.
- Plataforma intermodala sustatzea eta haren kudeaketan parte hartzea.
- Esparru sozio-ekonomiko, kulaturalean... lankidetza sustatzeko azterketak egitea.
Hiru udalerrien arteko elkarlana antolatzeko xedean, bere zerbitzu administratibo eta teknikoak informatika sare bati lotzeko ahalegina egingo du partzuergoak.