ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Lankidetza urte hauetan guztietan hainbat alderditan aurrera egin ahal izan da garrantzi handiko planekin, horiek hitzetatik ekintzetara pasa dira eta benetako eragina dute gure hiritarren bizitzan.
Komunikazioei dagokienean, gaur egun errealitatea da bidaiarientzako itsas garraio zerbitzua, badia zeharkatu eta Hendaia eta Hondarribia lotzen dituena, eta benetako arrakasta du gainera, urtero 250.000 bidaiaritik gora izaten baititu. Halaz ere, beharrezkoa da hiritarren mugikortasuna hobetzea gure eskura ditugun baliabide guztiak erabilita, Irun, Hendaia eta Hondarribiko biztanleen artean gero eta handiagoak diren mugaz gaindiko harremanak bultzatzeko.
Gainera, turismo norako bakarra da Bidasoa-Txingudi, eta sektore hori lehen mailako eskualdeko garapen faktore bilakatu da, batik bat Hendaia eta Hondarribiko hirietan. Biztanleria zifrek berez hitz egiten dute ildo horretatik. Irunek dituen 60.000 biztanleez gainera, 15.000 biztanle ditu Hendaiak eta udan 60.000ra iristen da, eta Hondarribiak, berriz, udan bikoiztu egiten ditu urtearen gainerakoan dituen 16.000 biztanleak.
Padura, Hondarribia eta Hendaiako hondartzak, Aiako Harria edo Higer lurmuturrak ere, ekonomia garapena eta bizi-kalitatea ekarri diote Bidasoa-Txingudiri, aisia eta turismo sektoreen inguruan oso jarduera dinamikoa sorturik. Halaz ere, horrek areagotu egin ditu barne trafikoak eta gero eta interes handiagoa sortu du garraio modu berriak aztertu eta bultzatzeko, errepideko trafikoa arintzeko eta, era berean, bide berri bat sortzeko gizarte harremanak eta ekonomia garapena indartzeko.
Era berean, ez da ahantzi behar mendikate piriniarra 500 kilometro inguruko eragozpen izugarria dela, Frantzia eta Espainia arteko muga osoa zeharkatzen duena Kantauritik Mediterraneoraino eta, mendebaldean bukatzen dela, hain zuzen ere, Txingudiko estuarioa. Gorabehera horrek igarobide eta komunikabide bilakatzen du leku hau gizakientzako beren jende eta merkantzien joan-etorrietan, hemen igarobide naturala aurkitzen baitzuten kontinentearen eta penintsularen artean.
Egoera horrek inplikazio ekonomiko handiak eragiten ditu, batik bat dauden zirkulazio bideen betetzeetatik etorritako buxadurei dagokienean, hiru hirietan trafiko arazo larriak sortzen baitira eta mugaz gaindiko biztanleek ez baitute askotan behar bezala mugitzeko aukerarik izaten. Turismoa edo merkataritza bezalako eskualdeko ekonomia sektoreetan ere eragina du horrek guztiak, zirkulazio arazoak hirien arteko trafikoan zailtasunak sortzen dituelako, oso garapen espektatiba erakargarriak arriskuan jarriz.
Gure kokaleku geografikoa zorte handia izan da, aukera estrategiko bikaina garena izatera eraman gaituena, baina gaur egun, behar ugari planteatzen dizkigu bertute horrek, behar bezala aurre egin behar diegun erronkak gure eskualde eta lurraldeen onurarako, haietan bizi direnen eta ondorengoen onurarako, herrien arteko harremanak oztopatzen dituzten traba guztiak desagertzen lagunduz.
Bidasoa-Txingudiko Mugikortasun Planak, horrenbestez, hiriarteko garraio sarea garatzen eta hiritarren mugikortasuna hobetzen laguntzen du, eta azken batean, aukera ematen du gure hiritarrak eta gure bisitariak aske eta arin mugi daitezen.