ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Badiako ondarearen inguruko ezagutzak zabaltzeko lagungarri izatea da halaber bidearen egitekoa, bai hiru hirietako ikasleentzako ekintza pedagogikoen bidez, bai modu zabalagoan, badia ezagutze horretan laguntzeko tresnen bidez (bisitaldian laguntzeko foiletoaren argitalpena, CD-ROM sortzea, …).

Ondorio pedagogikoak
Kuantifikatu eta antzeman daitezkeen ondorioez gainera, badira epe luzerako inbertsioa direnak: biztanleen, eta bereziki, belaunaldi gazteen arteko ondorioak. Ekintza desberdinek ere (ordenazioak eta animazioak) aukera emango dute guztion ondare eta espazioaren kontzientzia hartzeko, guztion artean partekaturiko espazioa, hain zuzen ere. Programaren eragin sozial horrek lagunduko du mugaz gaindiko komunitate sendoagoa eraikitzeko, bere inguruaz jabetu eta etorkizuneko proiektu komunekin konprometitzeko gauza izango den komunitatea, inolaz ere.
«Txingudiko badiako bidea» baterako proiektuaren esparruan, maleta pedagogikoaren bidez, belaunaldi gazteek aukera izango dute badiako mugaz gaindiko herentzia ezagutzeko eta haren egungo dinamismoa ulertzeko.

Metodologia eta lankidetza maila proiektuan.
Tresnen zehaztapena: udalerrietako Hezkuntza Teknikariak.
Historia, ondare eta ingurumen edukien tratamendua eta baliozkotzea: udal artxibozain eta liburuzainak.
Edukiaren tratamendu pedagogikoa eta argitaratu beharreko tresnak: Berritzegunea eta Education Mationale
Berrikustea eta aholkularitza: Javier Garín jn., Elena Zalakain and., Jaqueline Catarre and. eta Jesús Mª Mendizabal jn.
Koordinaketa: Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa
Proiektuaren enpresa esleipendunak: Zoocreative eta Maîtres du Révé
Definizioa: Gazteei poltsikoko mapa eskaintzea beren erabilera pertsonalerako.
Definizioa: Ikus euskarria, haren bidez Txingudi badian oinarritutako eskolak aktibatuko ditu irakasleak.
Definizioa: Irakasleei aukera ematen die lurraldearen inguruan aurrez prestaturiko eduki pedagogikoak izateko, ikasleek eskolan ikaskuntza fitxekin lan egin dezaten.
25 Fitxa.
Fitxen karpena irakaslearentzako.
Fitxen CD Rom.

Definizioa: Bisitaldia egiten denean lekuan bertan informazioa behatu eta jasotzen laguntzeko dokumentua, ikasleei zuzendua.
16 orrialde badian barrena egiteko irteerekin, Hondarribiko gotorlekutik Sokoburuko hondartzara.

Definizioa: (egungo 50 galdera baino gehiago) Hezkuntza teknikariekin eginiko bileretako Trukeetatik sortu zen, eskola esparrutik kanpo ere gazteengana zuzentzeko nahia nabarmentzen baitzen horietan.
Familia osoa mugiaraztea pentsatu zen, une bat jokoan emateko « badiako trivial pursuit ».
Definizioa: Irudiak eta dokumentazio historikoa kronologiaren arabera ordenatua jasotzen duena.
80 orrialde koloretan eta hiru hizkuntzatan

Definizioa: Antzara jokoan oinarritua. Joko honetan bidaia egiten da Eskualdeko hainbat lekutatik izokinaren Bidasoan barrena. Natura eta ingurumenarekiko, eta zehatzago esateko, elkartzen gaituen BIDASOA ibaiarekiko errespetua irudikatzen du izokinak.
Taula koloretan, 4 fitxa-izokin, 2 dado eta trivial moduko 100 galdera.

Definizioa: Maleta moduko kartoizko euskarria gelan tresna pedagogikoak gordetzeko.
Definizioa: (egungo 100 galdera baino gehiago) Hezkuntza teknikariekin eginiko bileretako Trukeetatik sortu zen, eskola esparrutik kanpo ere gazteengana zuzentzeko nahia nabarmentzen baitzen horietan.
Familia osoa mugiaraztea pentsatu zen, une bat jokoan emateko « badiako trivial pursuit ».
Eginiko lanak, tresnak zabaltzera, jada daudenak eguneratzera eta tresna horien hartzaileen adinak zabaltzera eramaten ditu hartan lan egin duten pertsonak.