Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Mugaz gaindiko gida - Sarrera

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Sarrera

PRINTZIPIOAK ETA ESKUBIDEAK

ZIRKULATZEKO ASKATASUNA,
EGOITZA FINKATZEKO ASKATASUNA, ZERBITZUAK EMATEKO
ASKATASUNA, BIZITZEKO ESKUBIDEA.

Europako Batasuneko hiritarrak, estatu kideen barruan, Erromako Tratatuan jasoriko pertsona, zerbitzu eta kapitalak aske zirkulatzeko printzipioaren onuradunak dira.

Pertsonak zirkulatzeko eta zerbitzuak emateko askatasunak soldatapeko langileak, besteren kontura lan egiten dutenak eta beren kontura la egiten dutenak edo autonomoak hartzen ditu aintzat, eta azken horiei beren jarduera garatzeko egoitza finkatzeko eskubideaz gainera beren zerbitzuak emateko askatasuna errazten die.

Honenbestez,

  1. Langileak zirkulatzeko askatasunaren ondorioz, Europako hiritar guztiek dute Europako edozein herrialdetan lan egiteko eskubidea. Hortaz, langile nazionalekin asimilatzen dira Europako hiritarrak, batez ere lan zuzenbidearen arloan. Zirkulatzeko askatasunak debekatu egiten ditu komunitateko eta nazioetako langileen arteko diskriminazioak oro enplegu, ordainketa, lan baldintza eta betebehar fiskal eta sozialen arloetan. Hala bada, Europako hiritar guztiek dute Europako Batasunaren barruan egiten diren lan eskeintzei erantzuteko eta xede horretan komunitatearen lurraldean barrena batetik bestera askatasun osoz ibiltzeko eskubidea.
  2. Egoitza finkatzeko askatasunak soldatapekoak ez diren jarduerak eta horien jardunbideak, osaerak eta sozietateen kudeaketa hartzen ditu bere baitan.
  3. Zerbitzuak emateko askatasunak esan nahi du Batasunaren baitan murrizketarik ez ezatea, eta Batasunaren baitan prestazioa eskaintzen duten herrialdeetan ez baizik eta beste Estatu kide batean finkatutako hiritarrak beren zerbitzuak emateko aukera errazten du.

Estatu kideek nazionalitatea ez dutenei begira eta ordena publiko, segurtasun publiko eta osasun publikoaren arrazoiengatik erregimen bereziak aurreikusi ditzaketela kontuan hartuz interpretatu behar dira hiru eskubide hauek.

Era berean, zehaztu egin behar dira egoitza finkatzeko askatasuna eta zerbitzuak emateko askatasuna lanbide jakin batzuk direnean eta lanbide horiek garatzeko diploma bat, erakunde profesional bati lotuta dagoelako agiria edo/eta baimen administratibo bat behar denean.

Praktikan, horrek esan nahi du Europako Batasuneko estatu kideek elkarri ezagutzen diotela mediku, arkitekto, abokatu. ileapaintzaile eta besteen lanbide tituluak, estatu kide bakoitzaren zuzenbideari gainditzen zaizkion arau europar zehatzen araberakoak baitira, eskubide horiek baliatu ahal izateko forma praktikoari dagokionez.

Bestalde, Europako hiritarren printzipioa onartu zenez geroztik, Europako Batasuneko hiritarrak onuradunak dira baita egoitza finkatzeko eskubidea onartzen duten herrialdeetan.

Egoitza finkatzeko eskubide hau ez dago egoitza herrialdean jarduera ekonomiko bat garatzearekin lotuta, beti ere komunitatearen zuzenbideak zehaztutako baldintzak betetzen baldin badira.

Honenbestez, eskubide hau aitortzen zaie honako hauei:

  1. Egoitza herrialdean besteren kontura edo beren kontura lan egiten duten langileak.
  2. Mugaldeko langileak; hau da, soldatapeko langileak nahiz autonomoak, beren jarduera Estatu kide baten lurraldean garatzen dutenak baina beste estatu kide batean bizi direnak, astean gutxienez behin itzultzen baitira.
  3. Ikasleak.
  4. Jubilatuak eta pentsiodunak.
  5. Komunitatearen arauetan kasu berezi batzuk jasotzen dira. Kasu horiek egoitza finkatzeko eskubideari ateak zabaltzen dizkiote zenbaitetan, batez ere estatu kide batean bizitzen urteak emandakoan, edo gutxieneko baliabide batzuk egiaztatzen dituenean, herrialde horretako nazionalitatea ez duen hiritarra herrialdearentzako karga bihurtu ez dadin.

Langilearen edo egoitza finkatzeko eskubideaz gozatzen duten pertsonen familiakoak, edozein naionalitate dutela ere, egoitza finkatzeko eskubide honetaz gozatu ere dezakete. Familiakotzat hartzen dira ezkontidea, kargura dauden seme-alabak eta langilearen eta bere ezkontidearen gurasoak.

PRAKTIKAN ZERTAN DIRA PRINTZIPIO ETA ESKUBIDE HAUEK?
ZEIN EGOERA DAUDE BIDASOALDEAN?

Ikuspuntu praktiko batetik eta soilik pertsona aktiboak aintzat harturik, hau da, besteren kontura nahiz autonomo gisa lan egiten dutenak, honako egoera hauek gerta daitezke:

  1. Gipuzkoan lan egin eta bizi Europako hiritarra izanik baina ez espainiarra.
  2. Frantzian lan egin eta bizi Europako hiritarra izanik baina ez frantsesa.
  3. Frantzian bizi eta Gipuzkoan lan egin Europako hiritarra izanik.
  4. Gipuzkoan bizi eta Frantzian lan egin Europako hiritarra izanik.
  5. Egoitza Frantzian duten enpresek Gipuzkoan garatzen duten jarduera ekonomikoa eta egoitza Gipuzkoan duten enpresek Frantzian garatzen duten jarduera ekonomikoa.
  6. Gipuzkoan nahiz Frantzian bizi eta mugaz alde bietara lan egin.
  7. Erretiro-pentsioa duten jubilatuak eta baliaezintasuneko edo bizirauteko pentsioa duten pentsiodunak.


ORRI-OINA: