Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Jarduera esparruak - Azpiegiturak eta Zerbitzu publikoak - Bidasoa-Txingudin bizi eta lan egin Mugaz Gaindiko Gida Praktikoa

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Bidasoa-Txingudin bizi eta lan egin Mugaz Gaindiko Gida Praktikoa

Lehenengo argitalpenak izan zuen arrakasta aintzat harturik, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak, Mugaz gaindiko Gida Praktikoaren bigarren argitalpena argitaratzeaz gainera, edizio elektroniko bat garatu du, horri honen hondorengo atalean eskuragarri dagoena.

Argitalpen honetan erantzun egiten zaie mugaldeko eguneroko jardueren garapenean pertsona fisiko eta juridiko gehienak ukitu ditzaketen zalantza ohikoenei. Hiritarrek, enpresek eta profesionalek mugaz gaindiko inguruan eta zerga, lan, merkataritza, osasun eta hezkuntza esparruetan dituzten arazoak hauteman eta aztertuta burutu ahal izan da lan hau.

Mugaz gaindiko Gida Praktikoaren edizio elektroniko hau bederatzi kapitulutan banatuta dago. Kapitulu bakoitzak Bidasoa ibaiaren alde bietako hiritarrek, mugaldekoak izaki, bizi duten egoera ezberdinak aurreikusten ditu. Informazioa galdera-erantzun modura egituratuta dago da. Berrikuntza gisa, esan dezagun planteatutako galderari emaniko erantzunarekin batera, azterturiko gaietan eskuduntza duten erakundeen beste web batzuetara jotzeko estekak jaso direla. Beste web orri horietan harremanetarako pertsonak eta helbideak eskaintzeaz gainera, beharreko tramite burokratikoak zuzenean egin ahal izateko formularioak aurkezten dira. Era berean, bila nahi den informazioa are era errazago batean lortzeko xedearekin, bilatzaile bat jaso da. Horrek guzti horrek, halako arintasuna eskaintzen du tramitazioan, eta hiritarrek lehen eskuko informazio eguneratua eskuratzeko modua eskaintzen du.

Web berri honek, beste atal hauek jasotzen ditu galderei emaniko erantzunez gainera:

  • Sarrera arazoen multzoari
  • Espainiako eta Frantziako arautegi juridikoetan aurreikusten diren forma juridikoen laburpena
  • Helbide interesgarrien direktorio bat, irizpide ezberdinen arabera ordenatua (alfabeto, herrialde, aztergai eta beste batzuen arabera), erabiltzaileak komeni zaiona aukeratu dezan

Lehenengo argitalpenarekin gertatu zen bezalaxe, nola formatu elektronikoan hala paperean dauden edizioak, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez daude eskuragarri.



ORRI-OINA: