ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Urtero bezala, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa saiatzen da Irun, Hondarribia eta Hendaiako ahalik eta ikastetxe gehien biltzen Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jairako.
Urtero txandaka antolatzen da Irun, Hondarribia eta Hendaia artean maiatzaren azken larunbatean edo ekainaren lehen larunbatean goizez. Halaz ere, beharreko zerbitzuak kontratatzen dira bai Iparraldean bai Hegoaldean jaia girotzeko, ekipamendua hornitzeko eta beharreko arreta eskaintzeko.
Antolakuntza mailan, dagozkien udaletako kirol arloen eta Bidasoa-Txingudi eskualdeko hainbat kluben laguntza izaten da, batez beste ekitaldira gonbidatzen diren 10-12 urteko 500 bat ikaslerentzako jolas jarduerak eta hainbat modalitatetan hasteko kirol jarduerak antolatzeko.
