Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Mugaz gaindiko gida -

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


FAQ

Bilaketa

FRANTZIAN BIZI ETA GIPUZKOAN LAN EGIN FUNTZIONARIO GISA, EUROPAKO HIRITARRA IZANIK BAINA EZ FRANTSESA

Non jasoko dut nire osasun asistentzia, kontuan izanik Frantzian bizi naizela eta Espainian lan egiten dudala funtzionario gisa?

Galdera honi erantzuteko orduan kontuan hartu behar da Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrera biltzen den funtzionarioa zaren ala Estatuko Funtzionario Zibilen Erregimen Bereziaren mende zauden.

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean baldin bazaude, zuk eta zeure familiak baduzue osasun asistentzia Frantzian jasotzeko eskubidea, herrialde horretan bizi baitzarete. Ondorio hauei begira, egokiak dira galderari emaniko erantzunak.  Non jasotzen dugu neuk eta neure familiak osasun asistentzia? Zer gertatzen da nire osasun asistentziarekin lan istripuren bat gertatuz gero edo lanak eragindako gaixotasunen bat izanez gero? Eta gaitz arruntak jota bajan banago? Eta aldi batez (oporretan, ikasketa aldietan, aldi baterako desplazamenduetan) osasun laguntza behar izatera bizi naizen eta kotizatzen dudan herrialdean ez baizik eta Europar Batasuneko beste herrialde batean nagoenean?

Aitzitik, Estatuko Funtzionario Zibilen Erregimen Berezian baldin bazaude, zu eta zeure familia Arautegi Komunitarioetatik at geratzen zarete, eta beraz, praktikan, Gipuzkoan edo Espainiako lurralde nazionalean jasoko duzu zuren osasun asistentzia, nahiz eta Frantzian bizi, eta lan kontuak tarteko atzerrian ari zaren. Soilik atzerrian geraturiko larrialdietan (beraz, Frantziatik at, Frantzian baituzu zeure ohiko egoitza) estaltzen ditu Gipuzkoako MUFACE, .Estatuko Funtzionario Zibilen Mutuak estali beharrekoak.

Informazio gehiago behar izatera jo honako helbide honetara

MUFACE (Estatuko Funtzionarioen Mutua)
Katalina de Erauso kalea, 23. zenb. Behea
20010 DONOSTIA
Tel. 00 34 943 98 90 01
Fax. 00 34 943 47 06 93
www.muface.es 
jendeari erantzuteko ordutegia: astelehenetik ostiral arte, 9:00etatik 14:00ak arte



ORRI-OINA: