ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Txingudi Egunaren antolakuntzan parte hartzen da hainbat kirol ekitaldirekin programaren barnean. Horien artean, aipagarria da, “Txingudiko Bandera” Emakumezkoen Traineru Estropada, urtero gure badiako uretan egiten dena.
13 kilometroko herri lasterketa da. Hendaiako Dunbetatik abiatzen da eta Irunen barrena joan ondoren Hondarribian bukatzen da. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen du martxoaren 2. igandean, eta Bidasoaren bi aldeetako korrikalari askok hartzen du parte.
Txapelketa hau Hondarribi Kirol Taldeak antolatzen du Pazko igandean Hondarribiko Kiroldegian, eta Txingudi, Gipuzkoa, Akitania, Nafarroa eta Bizkaiko haur selekzioek hartzen dute parte.
Hedabideetan eragin handia du 4 etapako sub-23 proba honek. Maiatzeko bigarren astean egiten da eta Bidasoa Itzulia Elkarteak antolatzen du. Bidasoaren bi aldeetako kirol erakundeek (Club Ciclista Irunes, Hondarribi Txirrindulari Elkartea, Vélo club Hendayais, Peña Juanma Garate...) osatzen dute elkarte hori.
Irun, Hondarribia eta Hendaia, hiru hirietako bakoitzean etapa irteerak eta amaierak egiten dira, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak babesten ditu helmugan ematen diren elastikoetako bi (Erregulartasuna, Euskalduna).
Guztiz sendotua dago urtero egiten den proba hau. Udaberrian antolatzen du Hondarribiko Izurde klubak, Hendaiako Urpean klubaren laguntzaz, eta Bidasoaren bi aldeetako igerilariek hartzen dute parte. Endarlatsako zubitik abiatzen da eta Hondarribiko Kirol Kaian amaitzen da.
Hondarribiko Itsas Klubak bultzatzen du itsas jardueren programa, Hendaia Txingudi Club Maritimeren laguntzaz. Hainbat bela eta kirol arrantza jarduera antolatzen dira urte osoan zehar.