ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

2004. urtean sortu zen Txingudiko Bertso Eskola. Lehen ikastaroa 10 ikaslerekin hasi zen 2004. urtea horretan, eta gero mailen arabera banaturiko bi gela ere osatu dira, bertsolaritzaren inguruan jarduera ugari garatzeaz gainera. Hori guztia Irun Iruten Elkartearen eta Lankuren laguntzarekin, eskolaren eguneroko lanean horiek eramaten baitute pisurik handiena esparru hauetan duten eskarmentu handiari esker, euskararen inguruan garatzen dituzten proiektu askok egiaztatzen duten bezala.
Euskara lan-taldeak eta 3 udalerrietako hainbat lekutan bertsolaritza lantzen zuten gazte taldeek bultzaturiko ekimena izan zen Bertso Eskolaren eraketa, guztien ahaleginak elkartzeko asmoz.
Bestalde, lan-mahaiak beste proiektu batzuk ere garatzen ditu gure eskualdean euskararen erabilera hobetzeko, baliabideak euskaraz argitaratzea horietako bat, gaur egun eskualdean duguna.
Partzuergoak komunikabideetan euskararen erabilera bultzatu nahi du ematen dituen laguntzen bidez.