ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Kirolaren Eurosarearen esparruan hainbat lan mintegi antolatzen ari dira kirolarekin loturiko gaiak lantzeko, eta mugaz gaindiko hainbat lurralderen ordezkariek hartzen dute parte horietan, Bidasoa-Txingudi eskualdea izanik 2006. urterako aukeratutako lekua. Mintegi horretan, besteak beste, aseguruen inguruko azterketaren lehen emaitzak aztertu dira gonbidatutako klubekin eztabaidatzeko.

Partzuergoak Kirolaren Eurosarearen Kudeaketa Batzordearen eta Batzar Orokorraren bileretan parte hartzeaz gainera, Bidasoa-Txingudin V. Eurokirol Topaketak egin ziren 2006ko urriaren 12, 13, 14 eta 15ean. Mugaz gaindiko lurraldeetako selekzioek parte hartzen dute horietan, 1991 eta 1992 urteetan jaitako 6 mutil eta 6 neska bakoitzean (kadete kategoria).
Partzuergoak ondorio horietarako garatu dituen jarduerak honako hauek dira kirolaren alorrean: surfaren hastapenak Hendaian, arraun jarduerak Hondarribian eta mendi orientazioa Irunen. Kulturaren alorrean, berriz, bisita gidatuak egin dira Hondarribiko Alde Historikora, eta bisita gidatua Irungo Oiasso Erromatar Museora. Hendaiako Hondartzako aterpetxean hartu dute ostatua ordezkariek