Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Jarduera esparruak - Turismoa - Turismo tresnen baterako argitalpena
ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
Edukira joan zuzenean.
Menura joan zuzenean.
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Turismo tresnen baterako argitalpena
- POLTSAK EGITEA
- Sustapen ekintzetarako eta Turismo Bulegoetarako, diseinu eta ikus elementu komunekin Partzuergoa eta Bidasoa-Txingudi eskualdea identifikatzeko.
- TURISMO DVD
- 8 minututik gora irauten du, Badia, Partzuergo, Hondarribia, Hendaia eta Iruni buruzko irudiak eskaintzen ditu, Txingudiko himnoa hondo musika gisa, eta 5 hizkuntzatara itzulia dago.
- PRESTIGIO KATALOGOA
- 5 hizkuntzatan argitaratua (frantsesa, euskara, gaztelania, ingelesa eta katalana). Bidasoa Txingudi eskualdeko turismo eskaintza erakusten duen katalogoa da, eta bertako baliabideen deskribapen testuak eta ilustrazioak jasotzen ditu marrazki eta argazkietan.
- MAPA ILUSTRATUA
- Eskala handian eginiko hiru hirien mapa, ilustratzaile batek eskuz erreproduzitu duen oinarri kartografikotik abiatuta. Turismo foiletoa hiru hizkuntza ofizialetan eta poster bat soilik maparekin argitaratzeko erabili da.
- AURKEZPEN DOSSIERRA
- Bidasoa Biziriken Turismo Sailaren eta Hendaiako Office de Tourismeren artean egina, erredaktore espezializatu baten laguntzarekin, gero agentzia eta medio espezializatuetan zabaltzeko.
- ARGAZKI ERREPORTAJEA
- Hiru metroko euskarria egin da badiaren ikuspegiarekin eta 90 irudiko multzoa prestatu da hiru profesional desberdinekin. Hiru hirietan modu orekatuan egin dira argazkiak.
- STAND MODULUAK
- Eraiki dira 68 metroko azalerarako, diseinu grafiko batean oinarrituta eta eskualdea identifikatzen duten elementuekin (argazkiak, logotipoak, ilustrazioak...). Honako hauek osatzen dute: hondoko panela, modulu biltegi bat, 3 erakusmahai aurrealdean eta alboko bi panel.