Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Jarduera esparruak - Ondarea - "Gogoeta bat, historia komun bat" DVD

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


"Gogoeta bat, historia komun bat" DVD

DVD Historikoa

Bidasoa-Txingudi eskualdea oso kokaleku estrategikoa da eta izan da mugaldean dagoelako, eta horrexegatik, gertakizun historiko askoren benetako lekuko izan da bertako jendea, pertsona horietako bakoitzak, berez, bere historia partikularra, pasadizo eta bitxikeriak izateaz gainera, gure historiaren zati garrantzitsu osaturik.

Gure kokaleku geografikoak hainbat gertakizun historiko eskaini dizkigu mugaren inguruan. Kontrabandoa, aduana jarduera, bizitzeko moduak (Gabarrariak), erbesteratzeak, gerrak, eta abar... ekarri dizkigu halaber muga horrek.

Horrexegatik, Bidasoa-Txingudi eskualdean aberastasun historiko handia dago bertako jendeak beren lan, zaletasun, ideologia eta abarri... esker bizitako esperientzien barnean.

Dokumental hauek egiteko, informazioa jasotzeko pertsonak identifikatu behar izan ditugu dokumentaletan elkarrizketa egin ahal izateko, eta horretarako, udal artxiboetan eta ikerketa antropologikoan oinarrituko gara, hori guztia argumentu gidoi baten pean. Gure badiaren memoria historikoaren zati hau gorde nahi dugu DVD honekin.

“Oroitzapen bat historia komun bat” lanak Bidasoa Txingudi Eskualdeko biztanleen argitaratu gabeko esperientzia, pasadizo eta bitxikeriak bildu ditu, lekuko zuzen eta gure historiaren zati garrantzitsu izan baitira pertsona horiek. Horregatik, ukitzen diren gai desberdinetan, kontrabandoa, aduana, turismoa, gerra zibila eta bigarren mundu gerra, esate baterako, gertakizun horiek bizi izan zituzten pertsona horien testigantzak jaso nahi izan ditugu. Gure mugak historian zehar leku estrategiko gisa izan zuen garrantzia eta Bidasoaren bi aldeetan izan diren mugaz gaindiko hartu-emanak islatu dira dokumentaletan.

DVD-ren 500 kopia argitaratu dira guztira, eta horiek hiru hirietako lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, institutuetan, liburutegietan, eta kultur zentroetan banatuko dira.

Eskualdeko hiritarrek DVD hori ikusi ahal izango dute hiriko liburutegiaren bidez liburutegietako ohiko mailegu sistemari jarraiki.

 

 



ORRI-OINA: