ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Partzuergoaren Estatutuetan lan-giltzarri gisa jasotzen den beste esparruetako bat da Ekonomia Garapenaren esparrua, Bidasoa-Txingudi Eskualdearen garapenarekin zuzenean loturik egoteagatik, enpresa tradizio eta bokazio handia duen eskualdea, batik bat garraioaren eta zerbitzuen sektorearekin loturik.
Esparru honetan ekonomia dinamismoaren benetako motorra da Bidasoa Bizirik, Bidasoako Garapenerako Agentzia, enpresa eta komertzioekin, eta Hendaiako Udalaren Ekonomia Garapenerako Zerbitzuarekin batera, ekonomia garapenaren eragile nagusia baita Bidasoaren bi aldeetan.
Ildo horretatik, Bidasoa Biziriken (Irun eta Hondarribiko Udalek sortu eta osatua) eta Hendaiako udalaren arteko Hitzarmenak prestatzen ari dira berehala sina daitezen. Hitzarmen horiek Bidasoa Bizirikek Eskualdeko enpresei, Hendaiari ematen dizkien zerbitzuak zabaltzea dute xede.
Halatan, Pyme Bidasoa-Txingudi proiektuak, esportazioaren alorrean ekonomia jarduerak egiten dituzten enpresen artean harreman sendoa bideratu eta zehaztea du xede, azkenean esportaziorako enpresen elkartea sortu ahal izateko.
Enpresa ehun, enplegu eta langabezia indize, ekonomia garapen eta bilakaera eta Eskualdeko biztanleen Prestakuntza jardueraren inguruko azterketak, horiexek dira Bidasoa Bizirikek garaturiko beste jarduera esparru batzuk, jada eskualde ikuspegiarekin planteatzen direnak.