ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Mugarik gabeko musika da musika tradizionalek osaturiko jaialdi honek jaso lezakeen beste izena. Jaialdia orain dela sei urte sortu zen Txingudi Badiaren eremu bikainaren barnean, Euskal Herrian, eta bertan kulturak elkarrekin topo egin eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezalaxe…

Gero eta ikusmira handiagoa sortzen duen hitzordu honek, musikaren eta elkarrekiko akordioaren bidez, Irun, Hendaia eta Hondarribiko hiriei aukera ematen die bereizten dituen muga hori hausteko eta puntu komun baten bidez: euskal kultura, elkartzeko. Euskal kultura horixe izango da elkartuko dituen ardatza, hiru egunetan zehar publikoa urruneko lurretan barrena eramango duen abiapuntua, tradizioen puzzle honen barruan, bakoitza bere erara, beren pieza jartzera etortzen diren artista horien lurretan barrena alegia…
Beren jatorriko lekuetatik datozen artista guztiei, eta baita entzutera eta musikak inolako mugarik ez duela ikustera datozen guztiei ere: ONGI ETORRI BIDASOAFOLK musika tradizionalen jaialdi honen seigarren ediziora.

Musika tradizionalaren jaialdi bat antolatzea Hondarribia, Irun eta Hendaiako Udalen eta alde honetako sustapen jarduerekin loturiko erakundeen (BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA) laguntzaz, turismo jarduera bultzatuko duen musika tradizionalaren jaialdi bat aurkezteko ahaleginak koordinatu eta elkartzeko, ikus-entzule gisa kalitateko publikoa erakarriz, turismo eskaintzaren kontsumitzailea izan daitekeen publikoa, alegia. Era berean, gure lurraldeko folklorea hedatu eta ezagutzera ematen lagunduko du bere espresio garrantzitsuenetako batean, hau da, herri musika. Proiektu honek, ahalik eta modu zabalenean, jendeak Euskadin gutxi ezagutu edo/eta baloratzen diren musika espresioak ezagutzea du xede eta, era berean, gure lurraldeko kultur jardueraren lagin garrantzitsua aurkeztu nahi dio kanpoko jendeari.
Informazio gehiago Bidasoafolk-en atalean eta Bidasoa Folk web orrian