ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Kultura Lan Taldea sortu zen, hiru udalerrietako Kultura Sailetako politiko eta teknikariek, eta Bidasoa Bizirikek Partzuergoaren eskura jarritako teknikariek osatua. Talde honek lankidetzaren eta elkarlanaren izpiritua islatzen du jadanik ongi finkatua duen dinamikan.
Jardunean hasi zen lehenengoetakoa izan zen kultura lan taldea, Partzuergoa osatu aurretik ere, lehen Txingudi Eguna bultzatu baitzuen 1997. urtean, izan ere, talde honek sustaturiko ekimen ugariren hasiera izan zen jai hori, udako kultur Agenda, Txingudiko Argazki Rallyea eta BIDASOAFOLK munduko Musiken Jaialdia, esate baterako. Eguberrietan Ficoban jartzen den Haurrentzako Parkea antolatzen ere laguntzen du.