Nortasuna Mota Gizarte erregimena Fiskalitatea Oharrak
PERTSONA
FISIKOAK
Enpresa indibiduala Soldatapeko ez direnen erregimena Errentaren gaineko Zerga Enpresa indibiduala da egungo forma juridiko erabiliena. Enpresa parkearen %60 hartzen zituen 2001eko urtarrilaren 1ean. Gomendatzekoa da jardueraren arriskuak garrantzitsuak ez direnean eta inbertsioak txikiak direnean.
PERTSONA
JURIDIKOAK
Elkarte komertzialak Erantzukizun mugatuko enpresa pertsona bakarra (EURL) Gerentea bazkide bakarra denean: soldatapeko ez direnen erregimena

Gerente hirugarren bat denean: soldatapekoen antzera
Errentaren gaineko Zerga Enpresari indibidualei (gremioetako autonomoei bereziki) beren enpresa elkarte gisa ustiatzeko aukera izan dezaten sortu zen enpresa mota hau. Bakarrik segituko duten arren, erantzukizun mugatua izango da haiena.
Erantzukizun mugatuko elkartea (SARL) Gerenteren partea erdia edo erditik beherakoa da: soldatapekoen antzera

Gerentearen partea erditik gorakoa da: soldatapeko ez direnen erregimena
Elkarteen gaineko Zerga Frantziako elkarte mota hedatuena da SARL delakoa. Haren ezaugarri garrantzitsuena da bazkideen erantzukizun mugatua. Egoera askotan moldatzen eta egokitzen da, horregatik deitzen zaio elkarte komodina.
Elkarte Anonimoa Lehendakaria: soldatapekoen antze-ko erregimena du, hau da, gizarte segurantzako erregimen eta soldatapekoen erretretarako eskubidea du, zuzendari lanetan ari de aldetik, zeinahi ere den elkartean duen akzio-kopurua.

Ordaintzen ez diren beste administrariak. Ez daude soldatapekoen erregimenean, ez eta soldatapeko ez direnen erregimenean ere.
Elkarteen gaineko Zerga Kapitalen elkartea bera da Elkarte anonimoa (S.A.). Agian elkar ezagutzen ez duten pertsonak elkar ditzake; haien partaidetza enpresan inbertituriko kapitaletan oinarritzen da. Proiektu handi garrantzitsuen enpresa mota da hau.
Akzio Sinplifikatuen bidezko Elkartea (SAS) Elkarte Anonimoko lehendakariarena: soldatapekoen antzeko erregimena. soldatapekoen antzeko erregimena du, hau da, gizarte segurantzako erregimen eta soldatapekoen erretretarako eskubidea du, zuzendari lanetan ari de aldetik, zeinahi ere den elkartean duen akzio-kopurua.

Bestalde, lehendakari-jarduerarekin batean, lan-kontratu bat sina dezake beste funtzio tekniko batzuei begira.
Elkarteen gaineko Zerga Ezaugarri nagusiak: malgutasun handia jardueran eta, bazkideen aldetik, elkarteko sarrera eta irteera baldintzak estatuetan zehazteko aukera.
Izen Kolektiboko Elkartea (SNC) Soldatapeko ez direnen erregimenean daude (gutxieneko kuotak).

Erregimen osagarri bat kotizatu ahal izango dute (zahartzaro, ezintasun, heriotza eta erretreta osagarrirako asegurua)

Ez dute langabezi asegururako eskubiderik. Aseguru pertsonala egin behar dute horretarako.
Ez dago elkartearen gaineko zergarik. Bazkide bakoitzak erantzun behar du, jaso dituen etekinen arabera, errentaren gaineko zergan, BIC mailan Egitura hau egokia da batez ere elkarte itxi bat, hau da, bazkideak guztiz ezagunak eta konfiantza osokoak izango dituen elkartea sortu nahi duten pertsonentzat. Elkartearen parteak ezin dira besteren eskuetan utzi, bazkideek hori egitea aho batez erabakitzen ez badute.
Akzioen bidezko Elkarte Komanditarioa Gerente bazkide kolektiboa: langile autonomoen erregimena (soldatapeko ez direnen erregimena).

Gerente ez bazkidea: soldatapeko zuzendarien erregimena (soldatapekoen antzera).

Kolektiboa: soldatapeko ez direnen erregimena.

Komanditarioa: ez zaio ordaintzen eta, beraz, ez da, printzipioz, inongo erregimenetan.
Akzioen bidezko Elkarte Komanditarioa (SCA) elkarteen gaineko zergapean dago, bazkide kolektiboen etekinen kasuan. Egitura hau egokiro moldatzen da egungo errealitate ekonomikora:

OPAren aurkako arma bat da, burtsan ari diren elkarteen kasuan.

bi pertsona motaren interesak hartzen ditu aintzat aldi berean: alde batean daude etekina baino nahi ez dutenak ("Komanditarioak”), eta oroz lehen elkartea kudeatu nahi dutenak ("Kolektiboak”).
Elkarte Komanditario Bakuna Bazkide kolektiboak: soldatapeko ez direnen erregimena

Bazkide komanditarioak: elkarteko soldatapekoak izan daitezke funtzio tekniko batzuei begira.
Bazkide kolektiboak errentaren gaineko zergaren pean daude, elkartean dituzten eskubideekiko etekin sozialen aldetik (etekin horiek banatu direnean eta ez direnean).

Komanditarioen etekinak elkarteen gaineko zergaren pean daude, bai eta bestela zerga horren pean ez daudenean ere.
Elkarte Komanditario Bakuna (SCS) elkarte mota gutxi erabilia da. Izan ere, handia da Kolektiboen erantzukizun mugagabe solidario horrek sorrarazten duen beldurra. Baina gaizki ezagutzen dira behar bada egitura honen malgutasunak, bere baitan bi bazkide mota izanik ere, eskaintzen dituen abantailak. Hari esker, merkatari bihurtu gabe har dezakete parte pertsona batzuek (komanditarioek) enpresa komertzial baten garapenean.