| Nortasuna | Mota | Ekarpenak | Erantzukizuna | Kapitala | |
|---|---|---|---|---|---|
| PERTSONA FISIKOAK |
Enpresa indibiduala | Alderdi juridikoan, bat eta bera dira zure ondare profesionala eta ondare pribatua | Zuzendariarena: enpresaburuaren
erantzukizun zibila eta penala
Bazkideena: guztizkoa eta
mugagabea ondasun pertsonalen
gainean Norberaren etxebizitza ezin behitua izateko adierazpena egiteko aukera. |
Elkartearen kapitalaren noziorik ere ez | |
| PERTSONA JURIDIKOAK |
Elkarte komertzialak | Erantzukizun mugatuko enpresa pertsona bakarra (EURL) | Dirutan edo espeziatan egin daitezke ekarpenak. Dirutan egiten diren ekarpenen gutxienez bostena elkartea osatzeko unean aurreratuko da. Bost urteko epea dago ekarpena guztiz egiteko. | Zuzendariena: gerentea da bere
gestio-hutsen, estatutu-hausteen
eta lege-xedapenen hausteen
erantzulea. Norberaren etxebizitza ezin behitua izateko adierazpena egiteko aukera. Bazkideena: bazkide bakarra da eta erantzukizuna eginiko ekarpenera mugatzen da. |
Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen. Nahikoa da euro 1. Ezarritako aske geratzeko baldintzen mende gerantzen da |
| Erantzukizun mugatuko elkartea (SARL) | Dirutan edo espeziatan egin daitezke ekarpenak. Dirutan egiten diren ekarpenen gutxienez bostena elkartea osatzeko unean aurreratuko da. Bost urteko epea dago ekarpena guztiz egiteko. Onartu ere egiten dira industria-ekarpenak kapitala askatzeko unean kontuan hartzen ez badira ere. | Gerenteena: Gerenteak dira herenei
eta bazkideei buruz eginiko gestiohutsen
erantzule. Erantzukizun hori
ekarpenetik ondasun pertsonaletara
igaro daiteke. Norberaren etxebizitza ezin behitua izateko adierazpena egiteko aukera. Bazkideena: ekarpenetara mugatua |
Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen. | ||
| Elkarte Anonimoa | Kapitala akzioetan banatzen dira, eta denak
banatu behar dira. Espezietan egiten diren ekarpenetarako komisario bat izendatzen da. Honek ekarpenen balioa kalkulatu eta txostena elkartean bertan utzi behar du elkartearen estatutuak izenpetu baino hiru egun lehenago bederen. Ez dira industria-ekarpenak onartzen. |
Zuzendariena: zuzendariaren edo
zuzendarien erantzukizun zibila eta penala. Bazkideena: ekarpenetara mugatua, gestioan hutsak egin dituztenean edo nork bere aldetik bermeren bat zehaztu duenean izan ezik. |
37.000 euro gutxienez Aurrezki publikoa izatera, 125.000 eurokoa da gutxieneko kapitala. | ||
| Akzio Sinplifikatuen bidezko Elkartea (SAS) | Enpresa mota honek (SAS) ezin du aurrezkirako dei publikorik egin. | Zuzendariena: zuzendariaren edo
zuzendarien erantzukizun zibila eta penala. Bazkideena: ekarpenetara mugatua, gestioan hutsak egin dituztenean edo nork bere aldetik bermeren bat zehaztu duenean izan ezik. |
37.000 euro gutxienez | ||
| Izen Kolektiboko Elkartea (SNC) | Dirutan, industrian edo espeziatan egiten dira ekarpenak, eta guztiz edo zati batean egiten dira elkartea eratzekoan. | Zuzendariena: zuzendariaren edo
zuzendarien erantzukizun zibila eta penala. Bazkideena: erantzule dira denak mugagabean, beren ondasun pertsonalez, eta solidarioki. Norberaren etxebizitza ezin behitua izateko adierazpena egiteko aukera. |
Ez dago derrigorrezko gutxienekorik | ||
| Akzioen bidezko Elkarte Komanditarioa | Dirutan eta espeziatan egin daitezke ekarpenak.
Industria-ekarpenak ere egin daitezke, baina
kolektiboek bakarrik. Akzio guztiak harpidetu behar dira. |
Kolektiboak: erantzukizun
mugagabea eta solidarioa.
Elkarteak haien kontra joka dezake,
deuseztatu eta gero, galerak
ordainarazteko. Norberaren etxebizitza ezin behitua izateko adierazpena egiteko aukera. Komanditarioak: ekarpenetara mugaturiko erantzukizuna. |
37.000 euro gutxienez | ||
| Elkarte Komanditario Bakuna | Dirutan eta espeziatan egin daitezke ekarpenak. Industria-ekarpenak ere egin daitezke, baina kolektiboek bakarrik. Espezietan egiten diren ekarpenetarako komisario bat izendatzen da. Honek ekarpenen balioa kalkulatu eta txostena elkartean bertan utzi behar du elkartearen estatutuak izenpetu baino hiru egun lehenago bederen. Ez dira kapital-akzio guztiak harpidetu behar elkartea eratuko denerako. Estatutuek aurreikusi ahal izango dute akzioak elkartearen beharren arabera harpidetzeko aukera. | Kolektiboak: erantzukizun
mugagabea eta solidarioa
(merkatarien nortasuna dute).
Komanditarioak: ekarpenetara
mugaturiko erantzukizuna. Zaintza Kontseiluko kideak: Erantzukizun zibila eta penala, elkarteen zuzenbidearen aurkako lege-hausteengatik. |
Ez dago derrigorrezko gutxienekorik | ||