Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Mugaz gaindiko gida - Frantziako forma juridikoen kuadroak

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Frantziako forma juridikoen kuadroak

 

FORMA JURIDIKOAK I

Taula lehio berri batean handitu

Nortasuna Mota Izena Eratzea Bazkideen Kop.
PERTSONA
FISIKOAK
Enpresa indibiduala Lanbide liberalak diren aldetik, ez dago bereizkuntzarik egiterik: ez da, beraz, enpresaren izena jabearen izenetik bereizten. Merkatariek eta artisauek (gremioetako autonomoek) izen komertzial bat erabil dezakete (egiazko izena identifikatuz betiere), eta izen hori guztiz asmatua edo enpresaren jarduerarekin lotua izan daiteke. Zuhurtziak erakusten du lehenago INPI delakoan (Institut national de la propriété industrielle, " Industria Jabegoaren Institutu Nazionala) kontsultatu behar dela, aukeraturiko izena erabili gabe dagoela egiaztatzeko. Era berean, markaren erregistroa bideratu ahal izango da INPIaren aurran Jarduera arautua dagoen ikusi

Lehen bisitaldia CFE delakoan (Centre de Formalités des Entreprises, "Enpresen Formalitateen Zentroa")

Prestakuntza ikastaroa instalaziorako (gremioetako autonomoek)

Lokal bat bilatu

Izen bat hautatu

Enpresa erregistroan inskribatu
Enpresari bakarra
PERTSONA
JURIDIKOAK
Elkarte komertzialak Erantzukizun mugatuko enpresa pertsonabakarra (EURL) Prekauzioz, akziodun sortzaileek INPI delakoan (Institut national de la propriété industrielle, "Industria Jabegoaren Institutu Nazionala) egiaztatuko dute aukeraturiko izena beste inork ez duela dagoeneko erabili eta ez dela marka horren erregistroa ordura arte egin. Tramite hau ez da derrigorrezkoa baina biziki gomendatua da egitea, ondoren etor litezkeen arazoak aurrez saihesteko. Jarduera arautua dagoen ikusi

Lehen bisitaldia CFE delakoan (Centre de Formalités des Entreprises, Enpresak sortzeko formalitateen Zentroa)

Prestakuntza ikastaroa instalaziorako (gremioetako autonomoek)

Elkartea helbideratu

Elkartearen izena hautatu

Estatutuak erredaktatu

Gerente bat aukeratu

Eratzen ari den elkartearen izenean edo kontura eginiko jarduerak akta batean zehaztu

Elkartearen kapitalerako dirutan eginiko ekarpenak kontu blokeatu batean sartu.

Estatutuen erregistroa, sinatu ondoko hilabeteko epean.

Eraketaren iragarkia iragarki legalen aldizkari ofizial batean argitaratu

Txosten osoa CFEan utzi.
Bazkide bakarra
Erantzukizun mugatuko elkartea (SARL) 2 bazkide gutxienez – 50 gehienez
Elkarte Anonimoa Jarduera arautua dagoen ikusi

Lehen bisitaldia CFE delakoan (Centre de Formalités des Entreprises, " Enpresak sortzeko formalitateen Zentroa)

Prestakuntza ikastaroa instalaziorako (gremioetako autonomoek)

Elkartea helbideratu

Elkartearen izena hautatu

Estatutuak erredaktatu

Zuzendariak izendatu

Kontuen komisarioak izendatu.

Eratzen ari den elkartearen izenean edo kontura eginiko jarduerak akta batean zehaztu

Elkartearen kapitalerako dirutan eginiko ekarpenak kontu blokeatu batean sartu.

Estatutuen erregistroa, sinatu ondoko hilabeteko epean.

Eraketaren iragarkia iragarki legalen aldizkari ofizial batean argitaratu.

Txosten osoa CFEan utzi.
7 bazkide gutxienez – 50 gehienez
Akzio Sinplifikatuen bidezko Elkartea (SAS) bazkide bat gutxienez – ez dago mugarik
Izen Kolektiboko Elkartea (SNC) "Société en nom collectif" edo S.E.N.C. laburdura eramana behar du elkartearen izenak. bi bazkide gutxienez – ez dago mugarik
Akzioen bidezko Elkarte Komanditorioa Elkartearen izena eta ez elkarteko bazkideen izena: elkarteko bazkide komanditario baten izena ezin da elkartearen izenean azaldu.
Komanditarioen (edo haietako baten) izenak elkartearen izenean azaldu ahal izango dira baldin eta berek bakarrik ez badute izena guztiz osatzen.
4 bazkide behar dira gutxienez, horietako bat kolektiboa eta beste hirurak komanditarioak.
Bazkide bat aldi berean izan daiteke kolektiboa eta komanditarioa.
Elkarte Komanditorio Bakuna 2 bazkide gutxienez, kolektiboa bata eta komanditarioa bestea

igo

FORMA JURIDIKOAK II

Taula lehio berri batean handitu

Nortasuna Mota Ekarpenak Erantzunkizuna Kapitala
PERTSONA
FISIKOAK
Enpresa indibiduala Alderdi juridikoan, bat eta bera dira zure ondare profesionala eta ondare pribatua Zuzendariarena: enpresaburuaren erantzukizun zibila eta penala
Bazkideena: guztizkoa eta mugagabea ondasun pertsonalen gainean
Elkartearen kapitalaren noziorik ere ez
PERTSONA
JURIDIKOAK
Elkarte komertzialak Erantzukizun mugatuko enpresa pertsonabakarra (EURL) Dirutan edo espeziatan egin daitezke ekarpenak. Dirutan egin beharreko ekarpenen kasuan, guztizkoaren bostena eman behar da gutxienez elkartea eratuko den unean (1.500 euro gutxienez, kapital guztia dirutan hornitzekoa bada). Bost urteko epea dago ekarpena guztiz egiteko. Zuzendariena: gerentea da bere gestio-hutsen, estatutu-hausteen eta lege-xedapenen hausteen erantzulea.
Bazkideena: bazkide bakarra da eta erantzukizuna eginiko ekarpenera mugatzen da..
7.500 euro gutxienez
Erantzukizun mugatuko elkartea (SARL) Dirutan edo espeziatan egin daitezke ekarpenak. Dirutan egin beharreko ekarpenen kasuan, guztizkoaren bostena eman behar da gutxienez elkartea eratuko den unean (1.500 euro gutxienez, kapital guztia dirutan hornitzekoa bada). Bost urteko epea dago ekarpena guztiz egiteko. Onartu ere egiten dira industria-ekarpenak. Gerenteena: Gerenteak dira herenei eta bazkideei buruz eginiko gestio-hutsen erantzule. Erantzukizun hori ekarpenetik ondasun pertsonaletara igaro daiteke.
Bazkideena: ekarpenetara mugatua.
7.500 euro gutxienez
Elkarte Anonimoa Ez dira industria-ekarpenak onartzen. Zuzendariena: zuzendariaren edo zuzendarien erantzukizun zibila eta penala.
Bazkideena: ekarpenetara mugatua, gestioan hutsak egin dituztenean edo nork bere aldetik bermeren bat zehaztu duenean izan ezik.
37.000 euro gutxienez
Akzio Sinplifikatuen bidezko Elkartea (SAS) Enpresa mota honek (SAS) ezin du aurrezkirako dei publikorik egin. Zuzendariena: zuzendariaren edo zuzendarien erantzukizun zibila eta penala.
Bazkideena: ekarpenetara mugatua, gestioan hutsak egin dituztenean edo nork bere aldetik bermeren bat zehaztu duenean izan ezik.
37.000 euro gutxienez
Izen Kolektiboko Elkartea (SNC) Dirutan, industrian edo espeziatan egiten dira ekarpenak, eta guztiz edo zati batean egiten dira elkartea eratzekoan. Zuzendariena: zuzendariaren edo zuzendarien erantzukizun zibila eta penala.
Bazkideena: erantzule dira denak mugagabean, beren ondasun pertsonalez, eta solidarioki.
Ez dago derrigorrezko gutxienekorik
Akzioen bidezko Elkarte Komanditorioa Dirutan eta espeziatan egin daitezke ekarpenak. Industria-ekarpenak ere egin daitezke, baina kolektiboek bakarrik. Akzio guztiak harpidetu behar dira.. Kolektiboak: erantzukizun mugagabea eta solidarioa. Elkarteak haien kontra joka dezake, deuseztatu eta gero, galerak ordainarazteko.
Komanditarioak: ekarpenetara mugaturiko erantzukizuna. .
37.000 euro gutxienez
Elkarte Komanditorio Bakuna Dirutan eta espeziatan egin daitezke ekarpenak. Industria-ekarpenak ere egin daitezke, baina kolektiboek bakarrik.
Ez dira kapital-akzio guztiak harpidetu behar elkartea eratuko denerako. Estatutuek aurreikusi ahal izango dute akzioak elkartearen beharren arabera harpidetzeko aukera.
Kolektiboak:
erantzukizun mugagabea eta solidarioa (merkatarien nortasuna dute).
Komanditarioak:
ekarpenetara mugaturiko erantzukizuna.
Zaintza Kontseiluko kideak:
Erantzukizun zibila eta penala, elkarteen zuzenbidearen aurkako lege-hausteengatik.
Ez dago derrigorrezko gutxienekorik

 

igo

FORMA JURIDIKOAK III

Taula lehio berri batean handitu

Nortasuna Mota Gizarte Segurantzal Fiskalitatea Oharrak
PERTSONA
FISIKOAK
Enpresa indibiduala Soldatapeko ez direnen erregimena Errentaren gaineko Zerga Enpresa indibiduala da egungo forma juridiko erabiliena. Enpresa parkearen %60 hartzen zituen 2001eko urtarrilaren 1ean.
Gomendatzekoa da jardueraren arriskuak garrantzitsuak ez direnean eta inbertsioak txikiak direnean.
PERTSONA
JURIDIKOAK
Elkarte komertzialak Erantzukizun mugatuko enpresa pertsonabakarra (EURL) Soldatapeko ez direnen erregimenaGerentea bazkide bakarra denean:
soldatapeko ez direnen erregimena.
Errentaren gaineko Zerga Enpresari indibidualei (gremioetako autonomoei bereziki) beren enpresa elkarte gisa ustiatzeko aukera izan dezaten sortu zen enpresa mota hau. Bakarrik segituko duten arren, erantzukizun mugatua izango da haiena.
Erantzukizun mugatuko elkartea (SARL) Gerente hirugarren bat denean: soldatapekoen antzera
Gerenteren partea erdia edo erditik beherakoa da: soldatapekoen antzera
Elkarteen gaineko Zerga Frantziako elkarte mota hedatuena da SARL delakoa.
Haren ezaugarri garrantzitsuena da bazkideen erantzukizun mugatua.
Egoera askotan moldatzen eta egokitzen da, horregatik deitzen zaio elkarte komodina.
Elkarte Anonimoa Gerentearen partea erditik gorakoa da: soldatapeko ez direnen erregimena
Lehen-dakaria: soldatapekoen antzeko erregimena du, hau da, gizarte segurantzako erregimen eta soldatapekoen erretretarako eskubidea du, zuzendari lanetan ari de aldetik, zeinahi ere den elkartean duen akzio-kopurua.
Ordaintzen ez diren beste administrariak. Ez daude soldatapekoen erregimenean, ez eta soldatapeko ez direnen erregimenean ere..
Elkarteen gaineko Zerga Kapitalen elkartea bera da Elkarte anonimoa (S.A.). Agian elkar ezagutzen ez duten pertsonak elkar ditzake; haien partaidetza enpresan inbertituriko kapitaletan oinarritzen da. Proiektu handi garrantzitsuen enpresa mota da hau.
Akzio Sinplifikatuen bidezko Elkartea (SAS) Elkarte Anonimoko lehendakariarena: soldatapekoen antzeko erregimena. soldatapekoen antzeko erregimena du, hau da, gizarte segurantzako erregimen eta soldatapekoen erretretarako eskubidea du, zuzendari lanetan ari de aldetik, zeinahi ere den elkartean duen akzio-kopurua.
Bestalde, lehendakari-jarduerarekin batean, lan-kontratu bat sina dezake beste funtzio tekniko batzuei begira..
Elkarteen gaineko Zerga Ezaugarri nagusiak: malgutasun handia jardueran eta, bazkideen aldetik, elkarteko sarrera eta irteera baldintzak estatuetan zehazteko aukera.
Izen Kolektiboko Elkartea (SNC) Soldatapeko ez direnen erregimenean daude (gutxieneko kuotak).
Erregimen osagarri bat kotizatu ahal izango dute (erretiro, ezintasun, heriotza eta erretreta osagarrirako asegurua)
Ez dute langabezi asegururako eskubiderik. Aseguru pertsonala egin behar dute horretarako.
Ez dago elkartearen gaineko zergarik. Bazkide bakoitzak erantzun behar du, jaso dituen etekinen arabera, errentaren gaineko zergan, BIC mailan (Bénéfice Industriel et Commercial, "Industria eta Merkataritza Etekina"). Egitura hau egokia da batez ere elkarte itxi bat, hau da, bazkideak guztiz ezagunak eta konfiantza osokoak izango dituen elkartea sortu nahi duten pertsonentzat. Elkartearen parteak ezin dira besteren eskuetan utzi, bazkideek hori egitea aho batez erabakitzen ez badute.
Akzioen bidezko Elkarte Komanditorioa Gerente bazkide kolektiboa:
langile autonomoen erregimena (soldatapeko ez direnen erregimena).
Gerente ez bazkidea:
soldatapeko zuzendarien erregimena (soldatapekoen antzera).
Kolektiboa: soldatapeko ez direnen erregimena.
Komanditarioa:
ez zaio ordaintzen eta, beraz, ez da, printzipioz, inongo erregimenetan.
Akzioen bidezko Elkarte Komanditarioa (SCA) elkarteen gaineko zergapean dago, bazkide kolektiboen etekinen kasuan. Egitura hau egokiro moldatzen da egungo errealitate ekonomikora:
OPAren aurkako arma bat da, burtsan ari diren elkarteen kasuan.
bi pertsona motaren interesak hartzen ditu aintzat aldi berean: alde
batean daude etekina baino nahi ez dutenak ("Komanditarioak"), eta oroz lehen elkartea kudeatu nahi dutenak ("Kolektiboak").
Elkarte Komanditorio Bakuna Bazkide kolektiboak: soldatapeko ez direnen erregimena
Bazkide komanditarioak: elkarteko soldatapekoak izan daitezke funtzio tekniko batzuei begira.
Bazkide kolektiboak errentaren gaineko zergaren pean daude, elkartean dituzten eskubideekiko etekin sozialen aldetik (etekin horiek banatu direnean eta ez direnean).
Komanditarioen etekinak
elkarteen gaineko zergaren
pean daude, bai eta bestela zerga horren pean ez daudenean ere.
Elkarte Komanditario Bakuna (SCS) elkarte mota gutxi erabilia da.
Izan ere, handia da Kolektiboen erantzukizun mugagabe solidario horrek sorrarazten duen beldurra. Baina gaizki ezagutzen dira behar bada egitura honen malgutasunak, bere baitan bi bazkide mota izanik ere, eskaintzen dituen abantailak. Hari esker, merkatari bihurtu gabe har dezakete parte pertsona batzuek (komanditarioek) enpresa komertzial baten garapenean..

igo



ORRI-OINA: