ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Taula lehio berri batean handitu
| Nortasuna | Mota | Izena | Eratzea | Bazkideen Kop. | |
|---|---|---|---|---|---|
| PERTSONA FISIKOAK |
Banakako enpresaria | Titularraren izena | Inskripzioa Merkataritza Erregistroan (nahi izanez gero) | bazkide 1 | |
| Ondasun Erkidegoa | Bazkide guztien izena edo hauetako baten edo batzuen izena "eta bestea(k)” hitzak gehituta, eta ondoren "Ondasun-Erkidegoa edo O.E.” gehituko zaizkio. | Formaltasun berezirik gabe (kontratu pribatua) Higiezinak edo eskubide errealak jartzen badituzte, Eskritura Publiko bat egin behar da (Notarioaren aurrean). I.T.P.A.J.D. delakoa kitatu Inskripzioa Merkataritza Erregistroan (nahi izanez gero) |
bazkide 2 edo gehiago | ||
| PERTSONA JURIDIKOAK |
Merkataritza Elkarteak | Elkarte Kolektiboa | Bazkide baten, batzuen edo guztien izena, "eta konpainia” hitzak gehituta. | Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) I.T.P.A.J.D. delakoa kitatu Inskripzioa Merkataritza Erregistroan |
bazkide 2 edo gehiago |
| Elkarte Mugatua | Honako hitz hauek gehituko zaizkio: "Elkarte Mugatua, E.M. edo E.M.E.” Debekatuta dago beste Elkarte baten izen bera edukitzea, debekatuta dago erakunde ofizialei aipamen egitea eta legearen aurkako adierazpenak edo hitzak erabiltzea |
Hasieratik jarritako kapitala Bazkide bakoitzak egindako ekarpenaren egiaztagiria, bakoitzaren partaidetzaren portzentajearen arabera Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) I.T.P.A.J.D. delakoa kitatu Inskripzioa Merkataritza Erregistroan Elkartea osatzen duten bazkideen nortasuna Administrazio organoaren nortasuna eta haren osaera Elkartearen izenaren egiaztagiri negatiboa Elkartearen estatutuak Elkart earen izenaren agiria: telematikaren bidez eska daiteke Espainiako edozein notaritzatik eta bide bera erabilita jaso daiteke gutxi gora-behera 48 ordutan. Jaso eta berehala eskuratu daitezke elkartearen osaeraren eskriturak (edo elkartearen izenaren aldaketa) Era berean eta tramiteak azkartze aldera, Notarioak IFZ eskatu ahal izango du telematikaren bidez, elkartea osatu dela adierazten duen eskritura izenpetu ondoren. |
bazkide 2 edo gehiago. Bazkideen kopuru mugaturik gabe | ||
| Elkarte Anonimoa | Honako hitz hauek gehituko zaizkio: "Elkarte Anonimoa, E.A.” Lehendik dagoen beste Elkarte baten izen bere izateko debekua. |
Osorik jarritako kapitala Kapitalaren laurdena jarria Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) I.T.P.A.J.D. delakoa kitatu Inskripzioa Merkataritza Erregistroan |
Edozein bazkide kopuru, bazkide bakar batetik hasi eta muga gorenik gabeko bazkide kopuruan amai. Nola pertsona juridikoak hala fisikoak izan daitezke bazkide edo akziodun. | ||
| Elkarte Komanditario Soila | Bazkide kolektiboaren izenari honako hitzak gehituko zaizkio: "Elkarte Komanditario soila” |
Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) I.T.P.A.J.D. delakoa kitatu Inskripzioa Merkataritza Erregistroan |
bazkide 2 edo gehiago | ||
| Akzioen araberako Elkarte Komanditarioa | Bazkide kolektiboaren izenari honako hitzak gehituko zaizkio: "Akzioen araberako Elkarte Komanditarioa” Komandita bazkidearen edo bazkideen izenak ezin ager daitezke akzioetan oinarritutako komandita elkartearen osaera-eskrituran. Gisa honetan hirugarrengoek ezin izango dute horien partaidetzaren berri izan, Merkataritza Erregistroan inskribatu beharreko agirian ez baitira haien izenak ageri. Halatan, akziodunen batzarrei dagozkien liburuetara sarrera izatean baizik ezin izango da komandita bazkideen izenen berri izan. |
Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) Jabetza erregistroan eskritura publikoa eman eta hurrengo 30 lanegunetan I.T.P.A.J.D. kitatu behar da elkartearen helbideari leku egiten dion tokian, eta elkartearen osaeraeskriturak, Elkartearen izenaren agiri negatiboa eta ITP/AJD ordaintzeko agiria aurkeztu behar dira. Inskripzioa elkartearen helbide soziala hartzen duen Merkataritza Erregistroan, osaera-eskriturekin, Elkartearen izenaren agiri negatiboarekin eta ITP/AJD ordaintzeko agiriarekin batean. Merkataritza liburu ofizialen legeztatzea: Inbentario eta Urteko Kontuak Liburua, Eguneko Liburua, Agirien Liburua. Paper-denda espezializatuetan erosten dira, eta Probintziako Merkataritza Erregistroan legeztatzen dira jarduerari ekin baino lehen (30 euro inguru balio du). Elkartearen Izenaren Egiaztagiri Negatiboa. |
bazkide 2 edo gehiago | ||
| Merkataritza Elkarte Bereziak | Lan- Elkartea | Honako hitz hauek gehituko zaizkio: "Lan Elkarte Anonimoa, L.E.A.”, edo "Erantzukizun Mugatuko Lan Elkartea, E.L.E.”. Beste elkarte baten izen bera edukitzeko debekua. "Lan” izena ezin erabiliko dute "Lan Elkartea” kalifikazioa jaso ez duten elkarteen izenean. Lan izena bere dokumentazio, korrespondentzia, eskaera-ohar eta faktura guztietan azalduko da, baita estatutu edo legezko xedapenek hartaraturik argitara eman beharreko iragarki guztietan ere. |
Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) Inskripzioa Eusko Jaurlaritzaren mendeko Gizarte Ekonomiako Enpresen Erregistro Administratiboan Inskripzioa Merkataritza Erregistroan Eratzea: E.A. eta E.M.E.aren antzeko erregimena |
Bazkide 3 edo gehiago (gutxienez 2 lan bazkideak izanen dira) Bi bazkide mota izan daitezke: enpresan lan egiten duten bazkide akziodunak, besteren kontura lan egiteko kontratu batek lotuak direnak, eta enpresan lan egiten ez duten bazkide akziodunak, enpresarekin inolako lan harremanik ez dutenak. | |
| Kooperatiba Elkartea | Honako hitz hauek gehituko zaizkio: "Kooperatiba Elkartea” edo "Koop.Elk.” Debekatuta dago beste Elkarte Kooperatiba baten izen bera erabiltzea Berezitasuna: Erregistro bi kontsultatu behar dira izena hartuta ez dagoela egiaztatzeko orduan. |
Gutxieneko kapitala hasieratik jarri behar da, Kooperatiba osatzen denetik. Eskritura Publikoa (Notarioaren aurrean) Elkarte Kooperatibaren Kalifikazioa Lan Ministerioaren Lan Elkarteen Kooperatiben Erregistroan, Madrilen Inskripzioa Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskadiko Kooperatiben Erregistroan |
bazkide 3 edo gehiago | ||
Taula lehio berri batean handitu
| Nortasuna | Mota | Elkarpenak | Erantzukizun | Kapitala | |
|---|---|---|---|---|---|
| PERTSONA FISIKOAK |
Banakako enpresaria | Ez da bereizketarik egiten enpresaren eta banakako enpresariaren ondareen artean | Pertsonala eta titularrarena, mugarik gabe, dauzkan eta etorkizunean izan ditzakeen ondasun guztiekin | Ez dago gutxienekorik | |
| Ondasun Erkidegoa | Dirua, lana, ondasunak edo eskubideak | Pertsonala, mankomunatua eta mugarik gabea, bazkide guztiena. Izaera juridikorik izan ezean, ekintza judizial batean guztion aurkako salaketa egin daiteke, ekintza baliogabetu nahi ez bada. | Mugarik gabe | ||
| PERTSONA JURIDIKOAK |
Merkataritza Elkarteak | Elkarte Kolektiboa | Dirua, lana, ondasunak edo eskubideak | Erantzule subsidiarioa, pertsonala eta solidarioa, bakoitzaren ondasun guztiekin | Mugarik gabe |
| Elkarte Mugatua | Dirua, ondasunak edo ondare izaerako eskubideak | Jarritako ekarpenetara mugatua Elkarte mota honen izenean argi eta garbi adierazi behar da erantzukizun mugatuko elkartea dela. Horrelakorik ez adieraztera, bazkideek solidarioki erantzungo diete elkartearen betebeharrei. | Gutxienekoa: 3.005,06 euro | ||
| Elkarte Anonimoa | Dirua, ondasunak edo ondare izaerako eskubideak | Jarritako ekarpenetara mugatua Bazkideek ez diete beren ondasunekin erantzungo elkartearen zorrei | Gehienezkoa: 60.101,21€ osaeraren unean elkartearen kapitalaren gutxienez %25a aurreratzeko betebeharrarekin | ||
| Elkarte Komanditario Soila | Bazkide kolektiboak: Dirua, lana, ondasunak edo eskubideak Bazkide komanditarioak: ondasunak, dirua edo eskubideak |
Bazkide kolektiboak: pertsonala, solidarioa eta mugarik gabea Bazkide komanditarioak: egindako eta hitzartutako ekarpenetara mugatua |
Mugarik gabe | ||
| Akzioen araberako Elkarte Komanditarioa | Bazkide kolektiboak: Dirua, lana, ondasunak edo eskubideak Bazkide komanditarioak: ondasunak, dirua edo eskubideak |
Bazkide kolektiboak: pertsonala, solidarioa eta mugarik gabea Bazkide komanditarioak: egindako eta hitzartutako ekarpenetara mugatu |
Gutxienekoa: 60.101,21 euro | ||
| Merkataritza Elkarte Bereziak | Lan- Elkartea | Dirua, ondasunak edo ondare izaerako eskubideak | Elkarteari emandako kapitalera mugatzen da bazkideen erantzukizuna. | Gutxienekoa: 3.005,06€ E.L.E.etan Gutxienekoa: 60.101,21€ L.E.A.etan gutxienez %51 bazkide-langileen esku egon behar du Legezko edo estatutuen araberako erreserbez gainera, lan elkarteek Erreserba Funts Berezi bat osatu behar dute nahitaez, eta horretarako ekitaldi bakoitzeko irabazien ehuneko hamar bereiziko du. |
|
| Kooperatiba Elkartea | Dirua, ondasun higiezinak eta higigarriak eta horiei lotutako maileguak edo eskubideak | Mugarik gabeko erantzukizuna duen kooperatiba: pertsonala, mugarik gabea eta mankomunatua,
Estatutuek solidaritatea aurreikusten ez badute Erantzukizun mugatuko kooperatiba: egindako ekarpenetara mugatua |
|||
Taula lehio berri batean handitu
| Nortasuna | Mota | Gizarte Segurantzal | Fiskalitatea | Oharrak | |
|---|---|---|---|---|---|
| PERTSONA FISIKOAK |
Banakako enpresaria | Autonomoen Erregimen Berezia | P.F.E.Z. | Kargu publiko jakin batzuek ezin dute enpresari gisa jardun | |
| Ondasun Erkidegoa | Autonomoen Erregimen Berezia | P.F.E.Z. | Ondasun erkidegoek merkataritza jarduerak garatzen badituzte, merkataritza elkarte irregular izena jasotzen dute legearen araberako terminologian | ||
| PERTSONA JURIDIKOAK |
Merkataritza Elkartea | Elkarte Kolektiboa | Autonomoen Erregimen Berezia | E.Z. | Industria bazkidea soilik lan egiten duen hori da Ez die galerei aurre egiten, elkartearen kontratuan hitzarmen espresik jasotzen ez bada Jarduera bakarra du, bestela dioen hitzarmen espresik ez badago |
| Elkarte Mugatua | Langile bazkideek egiazko kontrola duten ala ez hartu behar da aintzat | E.Z. | Bazkideen partaidetzak ezin dira balio titulu bihurtu, eta ezin dira akziotzat hartu Elkartearen Administrazioa pertsona bati edo batzuei esleitu dakieke, bereizirik edo batera |
||
| Elkarte Anonimoa | Langile bazkideek egiazko kontrola duten ala ez hartu behar da aintzat | E.Z. | Akzioak izateko aukera dago, botoa emateko eskubiderik gabe baina | ||
| Elkarte Komanditario Soila | Langile bazkideek egiazko kontrola duten ala ez hartu behar da aintzat | E.Z. | |||
| Akzioen araberako Elkarte Komanditarioa | Langile bazkideek egiazko kontrola duten ala ez hartu behar da aintzat | E.Z. | Akzioen araberako Elkarte Komanditarioa izango da kapital
komanditarioa akzioen bidez ordezkatzen denean (E.A.ei begira
xedaturikoa aplikatuko zaie, Merkataritzaren Kodean
araututakoa urratzen ez den artean) Bazkide komanditarioek ezin izango dute administrazioaren egoera aztertu, bestela xedaturik ez badago |
||
| Merkataritza Elkarte Bereziak | Lan- Elkartea | Langile bazkideek egiazko kontrola duten ala ez hartu behar da aintzat | E.Z. | Bazkide bakar batek ere ez dezake %25 baino gehiago eduki,
entitate publikoak edo Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren eta
Toki Erakundeen gehiengo partaidetza duten elkarteak ez badira
(%49 arte) Transmisioa izanez gero, enpresako langileei eta langileak ez diren bazkideei eskaini behar zaizkie aurrenik |
|
| Kooperatiba Elkartea | Erregimen Orokorraren eta Autonomoen Erregimen Bereziaren arteko hautua egin behar da | E.Z. | Bazkide bakoitzaren kapital gorenak ezin %25 gaindi dezake 1. mailako Kooperatibetan Bazkide elkartuaren figura dago, interesaren truke kapitala jartzen duena (horien ekarpenak ezin du elkartearen kapitalaren %33 gainditu) |
||