Le vent du Nord (Québec - Kanada) - Abuztuak 23 igandea; 22:30etan Hendaia (Belcenia)

2002ko abuztuan osatu zenetik, arrakastaz arrakasta ibili da Le Vent du Nord taldea. Taldeak argitaratutako aurreneko diskoa “Maudite moisson!” izan zen, eta 2004ko udaberrian, JUNO saria jaso zuen, baita ADISQ saria jasotzeko izendapena ere, musika tradizionalean urteko albuma izateagatik. Bigarren diskoak ere, «Les amants du St-Laurent» ADSQ saria jasotzeko izendapena jaso zuen 2005ean, eta gainera urteko albumaren saria jaso zuen Canadian Folk Music Awards sarietan. 2005ean ere, North American traditionnal artist of the year saria jaso zuen Austinen, Texasen. Talde honen ikuskizunak OPUS saria eskuratzeko izendapena jaso zuen eta 2005ean Ikuskizunaren saria jaso zuen Estatu Batuetako radio-concert Bound for Glory lehiaketan. Talde honek, era berean, emanaldi ahantzi ezinak eskaini ditu irrati batzuek antolatutako lehiaketetan: 1. postua Montrealgo CIBL irratian, 5. postua Ingalaterrako BBC Radio 3 irratiak antolatutakoan, Youssoi N’Dour eta Peter Gabriel lehiakide zituela!.

Osatu zenetik, laukote honek halako bilakaera bizi izan du, eta hainbat musikarik, musikari bikainek, egindako musika ekarriekin aberastua izan da. Honako kide hauek osatzen zuten Le Vent du Nord taldea 2002ko abuztuan: Nicolas Boulerice, Benoit Bourque, Olivier Demers eta Bernard Simard. Geroago, 2005ean, taldeko gitarra jotzaile eta abeslari batek taldea utzi eta beste batek hartu zuen haren lekua. Simon Beaudry taldera bildu eta Bernard Simardek taldea utzi egin zuen proiektu berriei ekiteko. 2007an, Benoit Bourquek taldea utzi zuenean, Réjean Brunet soinujole eta baxu jotzailea bildu zitzaion taldeari.

Ikuskizuna

Le Vent du Nord taldeak mundu guztia jartzen du dantzan biolinaren eta biolaren doinuetara, guztiz errepertorio originalarekin. Musika gaztea da, aldi berean tradizioan ainguratua. Talde honen erakarri handienetako bat zuzeneko emanaldiak dira: indarra, bizitasuna, eskuzabaltasuna, jendearengana iristeko erraztasuna dira talde honen ezaugarrietako batzuk. Talde honek gehienetan frantsesez mintzatzen ez direnen aurrean jotzen badu ere, soilik frantsesez abesten du, ikusleen gozamenerako. Era askotako musika tresnak jotzen dituzten lau musikari eta abeslarik osatzen dute taldea: Nicolas Boulerice, Simon Beaudry, Olivier Demers eta Réjean Brunet, azkeneko hau taldera 2007an bildua. Le Vent du Nord taldeak interpretatzen dituen abestiak musika konposizio originalak eta tradizioaren errepertoriotik ateratako obrak dira. Talde honen indarrak era guztietako ikusleak liluratzen ditu, eta zuzenean ari izaten direnean beti eskatzen zaie beste bat!

ww.leventdunord.com

Le vent du nord