Silk String Quartet taldeak, zetazko hari musika jotzaileek osatutako taldeak, proposamen berritzailea egiten digu, eta haren bidez Txinako hotsak iritsiko dira gure eskualderaino, txinatarrak baitira, izatez, laukote hau osatzen duten lau emakumezkoak.
Berritzailea forma eta estiloetan, bakarra instrumentazioan, Silk String Quartet Erresuma Batuan finkatutako hari musika jotzaileen taldea da. Laukotea osatzen duten emakume lauak Erresuma Batuko eta Europako birtuoso bikainenak dira txinatar musika interpretatzen, eta nola aspaldiko musika hala gure garaiko konposizioak interpretatzen dituzte.
1996. urtean elkartu zenez geroztik, arrakastaz arrakasta ibili da laukote hau. 2006an Sevillan izandako Womex munduko musika erakusketan parte hartzeko xedean Erresuma Batuak aukeratutako taldeetako bat izan zen; Royal Academy of Arts, the Duke's Halleta, eta Londresko udaletxean parte hartu du; baita London Royal Opera House, Yorkeko National Early Music Center, Bristolgo St. George's, Guildford International Music Festival eta Brightongo Jaialdian ere.
Esku artean dituen proiektuen artean, Silk String Quartet taldea bira bat egiten ari da Mathew Barley txelo jotzailearekin batean. Era berean, laguntzaile gisa jarduten ari da Chamber Music Company, Monkey-Western to the West konpainiekin eta Damon Albarn abeslariarekin (Gorilaz).
Taldekideek musika prestakuntza aparta izan dute hasiera-hasieratik. Cheng-Yu da pipa lutearen arduraduna: lau hariz osatutako musika tresna da, Txinako zaharrenetakotzat hartua,. K.a. II. mendeko iturri idatzietan ere aipatzen dena. Sun Zhuo une honetan eskura-eskura ditu Beijingeko Musika Kontserbatorio Nagusiko Mmus titulua eta Londresko Soas Unibertsitateko PhD titulua. Hu-Bin Xi'an taldeko musikaria izan zen eta Txinaren ipar ekialdeko Xi'ango hiriko Musika Kontserbatorioan lortu zuen graduatu titulua. Chang Chunjung da laukote hau osatzen duen azkeneko birtuosoa, Mmus titulua lortu zuen Beijingeko Musika Kontserbatorio Nagusian, eta une honetan PhD titulua lortzekotan da Yorkeko unibertsitatean.