
Taldekideak: MANGU DIAZ.- Bouzouki mandolina, darbuka eta programazioak; RUBEN DIEZ.- Flautak: MARCOS MUNNE.- Gitarrak; PEDRO SILVA.- Teklak; FERNANDO REINA.- Bateria; OSCAR (a.k.a. MUFAS) VALERO.- Baxu elektrikoa.
RARE .- “Bitxia, ez ohikoa” FOLK.- Trad. “Herritar” /Lagun. “Jendea” Andaluziak berezko duen kultur aniztasunaren izpirituarekin, kultura eta tradizioen topagune izateko borondatearekin, sortzen da musika proiektu hau. RARE FOLK andaluziarrek duela hamabi bat urte ekin zioten egun islatzen duten musika ibilbideari. Hasierak estu lotuta ditu "zelta" tradizioko musikarekin, baina musikarekin etenik gabe ikertzeko eta jostatzeko grinak eraman zuen bere musika ibilbidean barrena musika molde hori albora uztera eta beste molde batzuei ateak irekitzera, esate baterako, jazz, rock, ekialdeko eta Afrikako erritmoei ateak irekitzera eta dantzatzeko erritmo eta hotsen eraginak bere egitera. Musikan espezializatutako prentsaren aburuz talde honekin sortzen da FREESTYLE FOLK deitua.
Talde honek lau album eman ditu argitara orain artean: “RAREFOLK” (Q Records.’94), oinarri zelta agerikoa duena; “GREEN” (BMG-Discos de Arte.’98), zeinetan musika zeltak beste estilo batzuei leku egiten dien; “UNIMAVERSE” (Fusion Art.’01) eta taldearen