
JOJO BORDAGARAI Ipar Euskal Herriko edo Frantziako Euskal Herriko abestiaren erakusgarri bikaina da. 1973. urtean musikari lotu zitzaionez geroztik betiere ahalegindu da herri kantaren ikuspegi modernoa eskaintzen, tradizioa eta egilearen nortasunak ikuspegi berezko, egungo eta berritzaile batetik landuz.
Lan aparta da "Bahaki". Egokiro nahasten ditu bestelako munduak eta jatorri askotako zaporeak bide berezi bat, berezkoa, bestelakoa, osatzeko, zeinetan, bizitzan bezala, pasarte lasaiak eta malenkoniatsuak une biziekin orekatzen dituen, zeinetan konposizio berrien usain fresko eta iradokitzailea tradizioaren memoriarekin uztartzen duen.
BORDAGARAIren ingurura bildutako talde berriaren eragina funtsezkoa da egileak islatu nahi duen berezko nortasuna lortzeko eta batzeko garaian: bandoneoia, tresa, teklak, eskusoinua eta gitarrak erritmo sekzio bitalistaren neurrira, Jojoren ahots goxo eta ondo modulatuari leku egokia eskainiz. Emozioz beteriko hotsak, gustu handiz apainduak; haien gainetik labaintzen dira, betiere izpiritu baikor batez, bihotzetik ateratzen diren abesti hauek. Argentinako musika transhumantea, buhame erritmoak eta Martinikako koloreak itxaropenez beteriko euskal gizarte bizi batentzat.