As 3 Marias: PORTOko musika talde berria. Taldekideak: Cristina Bacelar (gitarra eta ahotsa), Fátima Santos (eskusoinua), Sara Barbosa (kontrabaxua) eta Zagalo (Perkusioa), beste musika esparru batzuetan – Frei Fado d'el Rei, Musa ao Espelho eta Mu– elkar ezagutu zutenak eta talde honen baitan sortzeko espazio komuna aurkitu dutenak.
Proiektu berri honetan As e Marías taldeak tango estiloko abestien aldeko hautua egiten du, hainbat erritmo nahasten ditu eta bere musika generoaren baitan hainbat joera saiatzen ditu, non hitzek musikaren garrantzi bera duten, non tango klasikoaren, flamenkoaren, boleroaren, bossaren, jazzaren eta beste musika estilo batzuen eraginak ondo asko hautematen diren.
http://www.myspace.com/3smarias