
Ana Alcaide musika tradizionalean, aspaldiko musikan, espezializatutako gaztea da. Zientzia eta arte prestakuntza handia jaso du hainbat herrialdetan (Espainia, Suedia eta Mexiko). Biologian lizentziatua da (Madrilgo U.C.M.), Botanika arloan espezializatua. Egile honen izpiritu ikerlari eta abenturazaleak eraman du oso bestelakoak diren proiektuak bururatzera, esate baterako, Behe Kaliforniako basamortuko onddoak aztertzera eta Eskandinaviako basoetako hegaztien habiak filmatzera.
Izpiritu ikerlari honek berak bultzatzen du musika tresna eta errepertorio zaharretan arakatzera.
Anak badaki musika tradizionalaren aurrean agertzen duen interesa teknika modernoagoen ikaskuntzarekin partekatzen, nola interprete hala konpositore gisa bere bidea egiteko modua izateko.
Ana Alcaidek bi disko eman ditu argitara: "Viola de Teclas" (2006) eta "Como la Luna y el Sol" (berriki argitaratua).