Zurgo (Moldavia) - Abuztuak 22 ostirala; 21:30 h Hondarribia (Gipuzkoa plaza)

Zurgó taldea 1993an osatu zen Budapesten (Hungaria).

Talde honek Moldavian, Errumaniatik gertu, bizi diren hungariar talde etniko "Csángó"-tarren kultura jasotzea, ordezkatzea eta sustatzea du xede nagusi.

Kontzertuak emateaz gainera, dantza-gauak antolatzen ditu Zurgó taldeak hungariarrentzat eta atzerritarrentzat, eta haietan, taldearen musika lagun, dantzak ikasi eta praktikatu daitezke..

Zurgó taldeak izen handiko jaialdi eta ekitalditan parte hartu du. 1999. urtetik aurrera taldeak urtero parte hartu du Dantza Folklorikoen Elkarteen Nazio Topaketan eta lehen Budapesteko Udaberri Jaiaren markoan antolatzen zen Artisau Folklorikoen Jaialdian.

www.zurgo.hu
Zurgo Zurgo