Uaragniaun Maria Moramarcorekin (Italia) - Abuztuak 22 ostirala; 21:30 h Hondarribia (Gipuzkoa Plaza)

Badira hogei urte Uaragniaun jaio zela Maria Moramarco, Luigi Bolognese eta Silvio Teot musikariek abiarazitako ekimenari esker. Musika munduan bururatutako ikerkuntza luzeak eraman zuen Maria Italiako Hegoaldeko eta bereziki Mediterraneoko aspaldiko zibilizazioetatik gertu dauden hegoaldeko Murgia de Bari eta Pugliako abestien errepertorio handia interpretatzera eta aurkeztera. Zintzurrarekin abesten diren kantuak, tarantelak, amodio kantuak, danborradak, lan kantuak, dantzak eta Hegoaldeko herri musikaren erritmoak, denek topatzen dute musika esparru berri bat, tradizioaren eta berrikuntzaren uztartzea ahalbidetzen duen nahasketa honetan. Talde honek sakontasun handiko musika kontzeptuak osatzen ditu, eta Maria Moramarcoren gaitasun apartak uzten ditu agerian. Italiako Hegoaldeko ahots ezagunenetakoa da Maria.

Talde honek Italiako eta beste herrialde batzuetako musika jaialdietan parte hartu du, eta besteak beste honako hauek izan ditu kolaboratzaile: Ambrogio Sparagna, Daniele Sepe, Rocco De Rosa, Piero Ricci, Otello Profazio, Ermanno Olmi…

Uragniaun taldearen ikuskizunak, hotsetan aberatsak, geure memoria komunaren gogorarazleak, herri tradizioan barrena bidaiatzera gonbidatzen gaitu munduko musikaren zerumuga berrietarantz hurbiltzeko.

http://www.uaragniaun.com
Uaragniaun Uaragniaun