Ton Rulló, “Coses” taldeko fundatzaile eta kide ohiak, 1976. urtean hasi zuen bere musika ibilbidea, 70. urteetako Nova Cançò Catalana deitu higikundean “Coses” puntako talde gisa sendotzen ari zen unean. “Coses” arrakastaz arrakasta ibili zen geure herrialdean barna eskainitako kontzertu ugaritan. Aipagarri dira “Sis hores de cançò a Canet” jaialdiaren edizio bietan eskainitako emanaldiak eta Bartzelonako Romea Antzokian aste betez eskainitako kontzertu sorta.
1979. urtean desegin egin zen Coses taldea, eta Ton Rullók kantu tradizionalen bilduma bat osatu zuen “Cançons de Festa i Feina” izenburupean, gerora Kataluniako ikastetxe asko eta askotan interpretatua izan dena. 1984. urtean “T.R.” rock taldea osatu zuen, bere izen-deituraren lehen letrekin osatutako izenarekin. 1985. urtean aurreneko L.P. grabatu zuen eta “Nou Rock Català” deituaren lehenengo diskoetako bat izan zela esan behar dugu.
1991n, Miquel Àngel Tena eta Rosa Zaragoza lagun, “La Rural” taldea osatu zuen, Kataluniako herri kantuez, kantu tradizionalez osatutako proiektu guztiz interesgarria, baina ez zuen bide luzeegirik egin, “Terra” diskoa kaleratuta desegin egin baitzen taldea.
Ton Rullók eta Jordi Pegenautek (Loquillo y los Trogloditas taldeko gitarra-jotzaile ohia) osatutako Ton Rulló u la Pegabanda taldeak gaur kultura eta jolas izaerako proposamen berria egin digute. Mediterraneo aldeko erritmoak, melodia freskoak, euren labetik atereak, Karina Vizcaíno abeslariaren ahots harmonia, beroa eta erakargarria, lagun.
XIX., XX. eta egungo gaiak proposatzen dizkigu taldeak, musika elektroniko, dantza-musika, rock, country, fado eta flamenko doinuen hotsera.
Hitz bitan esateko, tradizioa eta modernitatea.
http://www.myspace.com/tonrulloilapegebanda