|
2000. urtean lehenengo urratsak egin zituenez geroztik kontatzen hasita, 2008. urte honetan bilduko ditu artista kopuru handiena Bidasoa Folkek.
Txingudiko Badiak egingo dio leku, abuztuaren 22, 23 eta 24an, irrikaz espero dugun 08ko Bidasoa Folk jaialdiari.
Penintsulako, Hego eta Ekialdeko Europako artistak eta taldeak bilduko dira ikus-entzuleei ikuskizun ahaztezina eskaintzeko.
Musikak eta dantzak: tradizionalak, modernoak, harrigarriak eta abangoardistak izanen dira urtetik urtera Badiako jendea bezala beste lekuetakoak ere gero eta gehiago erakartzen dituen jaialdiaren ardatz.
Ekitaldion antolakuntza batzordeak ahalegin handiak egin ditu musika joera kopururik handiena biltzeko guztion gozamena ziurtatze aldera.
Ekitaldiak Hondarribi, Irun eta Hendaiako leku atsegin eta esanguratsuetan eskainiko dira, eta gisa honetan sendotu egiten da Euskal Kostaldean lehen mailako kultura eskaintza guztiz berezi hau.
3 hiri, 3 historia, kultura komun 1 |