Utrechten (Herbehereak) sortu zen 2005ean, eta bertan bizi dira egun taldekideetako batzuk. Muyayos de Raíz bertako uzta da, ez ohiko laukote instrumentala, sustraiak geure kontinenteko leku askotako folk moldeetan dituena. Euren konponketak eta konposizioak erabiliz, musika tradizionala (ijito, zelta, galiziar, euskal musika eta beste) interpretatzeko molde berriak saiatzen dituzte haize berriak eta bizitasunez beteak ekarriz. Taldekideak Espainiako hainbat lekutatik etorriak dira (Euskadi, Madril eta Valentziako autonomia erkidegotik).
Taldearen hotsean aipagarria da taldekide guztiak klasikoak izatea, besteak beste Eusko Gazte Orkestra, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfoniko eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kideak baitira denak. Era berean, Ámsterdam Symphony Orchestra, Nafarroako Orkestra Sinfoniko, Bilboko Orkestra Sinfoniko, Rotterdam Kamerorkest eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin batean jo dute. Muyayos de Raíz taldearekin sarritan jardun dute nola Holandan hala Espainian eta Portugalen, eta euren kontzertuetan indarra, sasoia eta zoriontasuna dira funtsezko osagaiak.
http://www.myspace.com/muyayos