Lluís Gómez banjo-jotzaile beteranoa buru duen laukote honek bidaia bat egiten du musika-tresna akustikoek interpretaturiko era askotako musika moldeetan barrena. Eskarmentu handia dute Frantzian, Txekiar Errepublikan, Irlandan eta Estatu Batuetan eskainitako jaialdi eta emanaldiei esker. Hots bero eta aldi berean sendoak eskaintzen dizkigute, banjo eta armonikaren lan melodikoak gitarra eta kontrabaxuaren erritmo biziak lagundurik.
Lluís Gomezek eskolak jaso ditu AEBetan, Frantzian eta Irlandan Bill Keith, Tony Trishcka, Pete Wernick, Noam Pikelny, Jayme Stone eta Jean Marie Redonen eskutik, eta Espainian Sedo Garcíaren eskutik. EBMA aldizkari europarrean idatzi ohi du, baita Banjoa hizpide nagusi duten Newsletter eta Banjovia aldizkari estatubatuarretan ere. 2000 urteaz geroztik Al Ras jaialdia antolatzen du, eta genero honen aitzindarietako bat da gure Estatuan. Banjoa irakasten 10 urteko eskarmentua izaki, workshop direlakoak eskaini ditu AEBetan, eta urtero laguntzen dio Tom Nechvilleri AEBetan eskaintzen duen biran.
http://www.myspace.com/lluisgomez