Bidasoa aldeko lau musikarik, 2005ean sorturiko talde akustiko instrumentala da. Amerikako Bluegrassaren eta Europako Manouchearen arteko musika egiten dute eta errepertorioa, beraien konposizioetan eta mundu akustikoan murgildu izan diren musikari handienen zenbait doinurekin osatzen dute.
Dani Venegas: gitarra, mandolina.
Musika tresna askoren ezagutza duen estudioko musikaria. Bere formakuntza, Irungo Musika-eskolan hasi eta Donostiako Jazzle eta Bartzelonako Taller de Músics akademietan, musika modernoko ikasketekin osatu zuen. Era berean, informatika musikala, soinu teknikari eta diska grabaketarako teknikaritza ikasketak burutu zituen. Hainbat pop-rock taldetan parte hartu du eta gaur egun, soinu bandak eta telebista zein irratietarako jingleak egiten ditu.
Urbil Artola: dobro.
Tradizio musikal handiko familia batean sortua, musikarekiko zaletasuna gitarrarekin sortu zitzaion. Azken urteak dobroaren ezagutzan eman ditu eta bere formakuntza Ingalaterrako Sore Fingersen, Rob Ickes dobro jolearekin osatu du. 1991an, institutuko lagunekin, Sorotan Bele folk-rock taldea sortu eta hiru diska eta zuzeneko bideo bat plazaratu zituzten. Geroztik, Aitor Furundarena, Mikel Errazkin, Garbiñe Insausti, Lantz, Alboka eta Txomin Artolarekin ibili da zuzeneko emanalditan edota diska ezberdinetan parte hartzen.
Gorka Sarriegi: gitarra.
Donostiako Jazzle akademian burutu zuen bere formakuntza. 90. hamarkadan Urbilekin batera Sorotan Bele sortu zuen, taldeko gitarra jole eta ahots nagusia zelarik. Geroztik Kepa Junkera, Mikel Errazkin, Urtz, Alex Sardui eta Mikel Garikoitzekin egin du lan. Orioko musika eskolan gitarra irakaslea izan zen eta 2000an Hirusta Recordsen eskutik, bakarlari gisa lehen diska argitaratu zuen.
Ritxi Salaberria: kontrabaxua.
Musika ikasketak, Salva Rallo, Primitivo Azpiazu eta Igancio Gurruchagarekin hasi zituen. Baxu elektrikoko ikasketak, Donostiako Jazzlen Eduardo Salvadorrekin eta Londreseko Basstech zentruan, Rob Burns eta Paul Sccot irakasleekin burutu ditu. Donostia eta Errenteriko udal eskoletako irakaslea eta Sorotan Bele, Paralelos zein Zaldibobo taldeetako partaide izana. Azken urtetan, musika proiektu ezberdinetan murgildu da, besteak beste, Joseba Tapia, Mikel Markez, Diego Vasallo, Mikel Urdangarin, Oreka tx, Mixel Ducau, Amaia Zubiria edota Pantxoa ta Peiorekin batera. Gaur egun, Losdelgas eta Samar taldeekin dabil lanean.