Hamar urtetik gorako eskarmentuarekin, Pauliteiros de Miranda gero eta konfiantza handiagoarekin aurkezten da bere jarraitzaileen aurrean, Mirandako Lurraldeko dantza tradizionala sustatzeko xedearekin.
Aspaldian Fonte de Aldeian (Mirandako goi-ordokian) dantza egiten zuten paulitero batzuek Santa Barbara jaietan.
Gudu-dantza hauek mirandarren arbaso zeltiberiar eta mediterraneoaren eskutik jaso dituzte oinordetzan, eta horren erakusgarri dira Pauliteros hauek erabiltzen dituzten jantziak, greziar-erromatar jantzi militarretan oinarrituak.
Pauliteiros hauek kalez kale ibili ohi ziren diru eske, herrialde honetan hain garrantzitsuak diren jaiok antolatzeko xedean.
Berrogeita hamargarren urteen hondarretan galdu egin zen tradizioa, baina 1998an beren herriaz harro zeuden gazte batzuek berreskuratu egin zuten munduari Mirandako Lurraldeko kultura tradizioen berri emateko. 2000 urteaz geroztik elkarlanean jarduten dute Mirandako beste talde batekin, Galandum Galundaina taldearekin. Espainian, Frantzian, Alemanian, Kuban eta Portugal osoan eskaini dituzte beren emanaldiak.
Pauliteiros hauek gaita, bonbo eta kriskitinen soinuan dantza egiten dute, eta melodia bereziarekin interpretatzen dute Lhaço deitutako emanaldia. Talde honek erabiltzen dituen musika-tresnak garai bateko musika-tresnen kopiak dira, eta haien soinu bera dute.
Aurten 08ko Bidasoa Folk jaialdian ikusteko aukera izango dugu.
http://pauliteiros.com