Galandum Galundaina (Portugal) - Abuztuak 23 larunbata; 18:00 h Hendaia (Sokoburu)

1996. urtean sortu zen Mirandako musika tradizionala lantzen duen Galandum Galundaina taldea, Miranda de Duero Lurraldeko musika, dantza eta hizkuntza jasotzeko, ikertzeko eta ezagutarazteko xedearekin. Taldeak musikarien belaunaldi zaharrenaren eta belaunaldi gaztearenaren arteko zubiarenak egiten ditu, eskualde honen tradizio aberatsari segida ematen dio, urte batzuetan betikoz galtzeko zorian egon eta gero.

Honatx erabilitako musika-tresnak, aspaldikoak direnetan oinarrituak eta haien itxura eta soinu kalitateari eusten diotenak: gaita mirandarra, artzain-xirula, arrabita gurpilduna, gerra-kutxa, Santiagoko maskorrak, kriskitinak, panderoa eta beste.

Musika instrumentala egiteaz gainera, ahots doinuez osaturiko errepertorioa eskaintzen du taldeak, doinu tradizionalei jarraiki, emozioa, edertasuna eta, zergatik ez?, modernotasuna ere transmititzeko gai diren tinbre, erritmo eta harmoniekin aberasturik.

Galandum Galundaina taldeak Mirandako musikaren ikerketa eta dibulgazioa ditu xede nagusi, musika horixe baita gure arbasoengandik jasotako ondarea. Geure kultura estimatzen eta sustatzen dugu, aspalditik hazten ari ziren aurreiritziak oro albora utziaz. Musika tradizionalaren pedagogian esku hartzen dugu, eta jendaurrean aurkezten.

Mirandar gisa hitz egin, abestu eta pentsatu, horratx talde hau herrialdeko artisten munduan sendotzera eraman duen leloa. Dagoeneko lortu egin ditugu helburu batzuk, geure burua mendialdearen ipar-ekialdeko kulturaren enbaxadore gisa ikusi arte, geure lanaren irismenak, dimentsioak eta soiltasunak aukera eman baitigute munduko oholtza ezagunenetan, era guztietakoetan, dakiguna erakusteko.

http://www.galandum.co.pt/es/
Galandum Galundaina Galandum Galundaina