Los gaiteros de Elciego & Friends (Errioxa) - Abuztuak 22 ostirala; 18:00 h Hondarribia (kaleetan)

Gaiteros de Elciego taldeak bere bidea egiteaz gainera, beti ere egon da prest dultzainarekin beste musika talde motetan “saiatzeko”; honenbestez, Eltziegoko Santa Zezilia Bandarekin, Guardiako Bandarekin, Gasteizko Udal Bandarekin, Azpeitiko Bandarekin, Elgoibarko Bandarekin eta Azkoitikoarekin batera lan egiteaz gainera, beste talde batzuen sorrera sustatu du.

1996an, Nicolás García gaiteroari opatutako diskoaren grabaziotik abiaturik GAITEROS DE ELCIEGO & THE LATIN GASTEIZ BAND taldea osatu zen dultzainaren hotsa haize-metalezko musika-tresnekin, baxu elektrikoarekin, pianoarekin eta perkusio latindarreko musika-tresna sorta oparoarekin uztartzeko asmoz; guztira 14 lagunek parte hartu zuten urte bi iraun zuen bidaia honetan.

2000. urte amaieran hasi zen gorpuzten egungo taldea, GAITEROS DE ELCIEGO & FRIENDS, funtsean 6 musikarik osatua baina, taldearen izenak iradokitzen duen bezala, “lagun” gehiagoren parte hartze puntualei atea zabalik utzirik. Talde honen helburu nagusia dultzainaren hotsa metalekin eta perkusioarekin uztartzea izan da eta da, nola gure musika tresnarekin ohikoak diren erritmoetan hala dultzaina ikustea eta entzutea guztiz berezia izan ohi den erritmoetan.

2005eko maiatzean, Guardian urtero ospatzen den “Gaiteroen Eguna” tarteko, beren aurreneko lana aurkeztu zuten ¿Y POR QUÉ NO? izenburu erakargarriarekin.

http://www.gaiteroselciego.com/
Dulzaineros del Bajo Aragón