Percussionante!, kaleko ikuskizuna da eta perkusioa eta erritmoa ditu protagonista nagusiak. Surdo, goliat, kaxa, errunbera, kanpaiak... Jatorri afrikar, latin amerikar edo flamenkoko kantuak nahiz berek sortutakoak biltzen ditu bandaren errepertorioak. Afroa, merengea, errunba, hip-hopa, katxinboa... edozein erritmo aitzakia bikaina da umore onarekin eta bolumen handiarekin jendea, musikariek jotzen duten bitartean transmititzen duten energiarekin berehala kutsatzeko.
LA BANDA DEL SURDO taldeak edozein espazio eraldatu -kaleak, plazak, dantzalekuak, kontzertu aretoak...- eta eszenatoki bilakatzen du oso Segundo gutxitan, eta mikrofonoen beharrik gabe! Perkusionistak, dantzari zangaluzeek lagundurik, jende artean azaltzen dira kalea, harreman zuzena, izerdi partekatua, uneko emozioa, danborren ahalmena, bihotzaren taupadak, deitzen eta mugiarazten gaituen erritmoa errebindikatzeko. Percussionante! ikuskizuna moldakorra da erabat, eta era guztietako espazio eta ekitaldietara egokitzen da (kaleak, kale antzerkia, kontzertuak, jaialdiak...)
Beste leku askoren artean, honako hauetan aurkeztu da Percussionante! ikuskizuna: Festa Avant (Bartzelona), Festival des Trois Cultures (Calvi, Korsika), Carnaval de Valladolid, Mestival (Elx, Alakant), Festival Etnosur (Alcalá la Real, Jaén), Festival Musicale del Mediterraneo (Genoa, Italia), Festival Internacional Castillo de Aínsa (Huesca), Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketa-Musikale (Euskadi), Fira d'Espectacles d'Arrel Tradicional (Manresa), Fires de Sant Narcís (Girona), Aste Nagusia (Bilbo), Festival Actual (Logroño), Pyrene (Llavorsí), Injuve Folk (Cartagena), Festa Latine (Narbonne), Etnohelmántica (Salamanca), Festes de la Mercè (Bartzelona), Fiestas del Pilar (Zaragoza), Festival Eclèctic (Valentzia), Festival al Carrer (Viladecans) edo Fira de Teatre al Carrer (Tàrrega).
1999ko udan, LA BANDA DEL SURDO taldeak Percussionante! CDa grabatu zuen, eta Con Dos Cajones talde flamenkoak, Mario Vázquez gitarrajoleak, Laura Guillén dantzariak eta Enric Canada perkusionistak hartu dute parte.