 |
Kontzertuak erabat doan izango dira, eta musika hori ezagutzen ez duen jendeak ezagutzeko eta
kulturen bategitea baloratzeko aukera izango du. |
|
Musika tradizionalaren jaialdi bat antolatzea Hondarribia, Irun eta Hendaiako Udalen eta alde
honetako sustapen jarduerekin loturiko erakundeen (BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO
PARTZUERGOA) laguntzaz, turismo jarduera bultzatuko duen musika tradizionalaren jaialdi bat
aurkezteko ahaleginak koordinatu eta elkartzeko, ikus-entzule gisa kalitateko publikoa erakarriz,
turismo eskaintzaren kontsumitzailea izan daitekeen publikoa, alegia. Era berean, gure lurraldeko
folklorea hedatu eta ezagutzera ematen lagunduko du bere espresio garrantzitsuenetako batean, hau
da, herri musika. Proiektu honek, ahalik eta modu zabalenean, jendeak Euskadin gutxi ezagutu edo/eta
baloratzen diren musika espresioak ezagutzea du xede eta, era berean, gure lurraldeko kultur
jardueraren lagin garrantzitsua aurkeztu nahi dio kanpoko jendeari.
|