 |
Mugarik gabeko musika da musika tradizionalek osaturiko jaialdi honek jaso lezakeen beste izena.
Jaialdia orain dela sei urte sortu zen Txingudi Badiaren eremu bikainaren barnean, Euskal Herrian, eta
bertan kulturak elkarrekin topo egin eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezalaxe…
Gero eta ikusmira handiagoa sortzen duen hitzordu honek, musikaren eta elkarrekiko akordioaren bidez,
Irun, Hendaia eta Hondarribiko hiriei aukera ematen die bereizten dituen muga hori hausteko eta puntu
komun baten bidez: euskal kultura, elkartzeko. Euskal kultura horixe izango da elkartuko dituen ardatza,
hiru egunetan zehar publikoa urruneko lurretan barrena eramango duen abiapuntua, tradizioen puzzle
honen barruan, bakoitza bere erara, beren pieza jartzera etortzen diren artista horien lurretan barrena
alegia…
Beren jatorriko lekuetatik datozen artista guztiei, eta baita entzutera eta musikak inolako mugarik ez
duela ikustera datozen guztiei ere: ONGI ETORRI BIDASOAFOLK musika tradizionalen jaialdi honen
seigarren ediziora.
|