Mugarik gabeko musika izan liteke Txingudi Badia bikain
honetan, Euskal Herrian, aurten bere 5. urtemuga ospatuko duen musika
tradizionalen jaialdi honen beste izena; jaialdi honetan kulturak elkartu
eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezalaxe... Gero eta
ikusmin handiagoa pizten duen ekitaldi honek hiru hiriei, Irun, Hendaia
eta Hondarribiari, aukera ematen die, musikaren eta elkar ezagutzaren
bidez, bereizten dituen muga hori ahazteko, eta puntu komun baten inguruan
biltzeko, euskal kulturaren inguruan, alegia. Euskal kultura hori izango
da elkartzeko ardatza, lau egunetan zehar jendea urrutiko lurretan barrena
eramango duen bidaia egiteko abiapuntua, tradizioen puzzle handi horren
barnean beren pieza, bakoitzak bere erara, eskaintzera datozen artista
horien lurraldeetan barrena, hain zuzen ere… Aurtengoan, dudarik gabe,
ekitaldi nagusia Eliades Ochoa Kubako gitarra jole ospetsuaren kontzertua
izanen dugu, baina Kurdistan, Mediterraneoa, Quebec, Eskozia, Portugal
eta Vaskoniako lurraldeetan zehar eramanen zaituztegu ere bai. Ibilbide
hori gurekin egitera gonbidatuak zaudete guztiak. Beren jatorrizko lurraldeetatik
gurera datozen artista guztiei, eta haiei entzutera, eta benetan musikak
mugarik ez duela ikustera datozen guztiei ere: ONGI ETORRI BIDASOAFOLK
musika tradizionalen jaialdiaren bostgarren edizio honetara.





