Abuztuak 19 (ostirala), Hendaia

MIÇO KENDES ETA BERE TALDEA

GABRIEL YACOUB

LA VOLÉE D'CASTORS

Abuztuak 20 (larunbata), Hondarribia

LUIS PANIAGUA

XARNEGE

ELIADES OCHOA ETA CUARTETO PATRIA

Abuztuak 21 (igandea), Hondarribia

IVAN DREVER

Abuztuak 21 (igandea), Irun

CARLA PIRES

QUADRILHA

 

MIÇO KENDES ETA BERE TALDEA

Miço Kendes 1966an jaio zen familia kurdu batean, Siriaren iparraldean, Turkiarekiko mugan. Berak esaten du hitz egiten ikasi zuenean hasi zela abesten. Oso gaztetandik izan du musikarekiko sentsibilitatea, izugarri gustatzen zitzaizkion familian izaten zituzten gau jaialdi haiek ipuin, katu eta poema epikoek lagundurik, eta baita narratzaile-kantariekin, beste leku batzuetan koblari edo bertsolariak deituak, izaten zituzten bilerak ere. Ipuin haiek, epikoak gehienak, osatu zuten Miço Kendesen irudimena. Bere amonarengandik ere asko "ikasi" zuen, alegiazko istorioak abesten baitzituen hark gelditu gabe, lurralde hartako Kurduen "ahozko tradizioa" transmitituz. Lehen hezkuntzako eskolan zegoenetik, edozein aukera aprobetxatu zuen abesteko: kantu lehiaketak, herriko jaiak... arabieraz edo kurduen hizkeran abesten zuen orduan, zirkunstantzien arabera. Tamboura eta bouzouk, bi soka tresna tradizional, jotzen ikasi zuen -autodidakta moduan-. Arabieraz ere abesten du, eta laud jotzen ikasi zuen. Musika turkiarra eta pertsiarra ezagutzen ditu. Bere eskola hezkuntza Alepen egin zuen. Orduan zirkunstantzia hori aprobetxatu zuen bere musika prestakuntza hobetzeko, batik bat musikari ospetsuekin eginiko ikastaro pribatuen bidez. Musika ekitaldi askotan hartu zuen parte, bakarlari gisa abestu zuen abesbatza batean, musika topaketak animatu zituen unibertsitateetan, eta musikari buruzko artikuluak argitaratu zituen. Benetako iturrien bila, abeslarien grabazioak bilatu zituen, bai abeslari tradizional nahiz ezezagun eta ia ahantzienak. Ehunka abesti tradizional kurdu bildu zituen, grabazio gutxi, zahar eta erdipurdikoetatik. Miço Kendesek bere musika ondarean interesa badu, bere ahots ederra herri memoria horren zerbitzura jartzeko da. Bere lurraldeko ahots tekniken kontrolak aukera ematen dio era askotako erregistroei ekiteko. Hala bada, guztiz eroso sentitzen da hainbat errepertorio tradizionaletan. Bere konposizioak ere abesten ditu, olerki modernoetan inspiratuak, eta horien egilea ere bera da batzuetan. Disko bat grabatu zuen kantu tradizional eta herri kantu kurduekin, egile ezezagunenak horietako asko, eta bere interpretazio pertsonala egiten du, bere kultur sustraiekiko beti leial (Memê Alan, Amori, Lausana, 2001). Gero, hainbat kontzertu egin zituen Europan, eta telebista eta irrati saioetan hartu zuen parte (detalles : www.m-kendes.ch). Bere musikariak ditu lagun: qanoun, kontrabaxua, bouzouk, daf, balaban (flauta). Berak ere jotzen du bouzoukek lagunduta, perkusionista batekin.

 

GABRIEL YACOUB

Gabriel Yacoub Parisen jaio zen 1952. urtean, aita libiarra du [kfarkidde] eta ama, berriz, frantsesa, Saint Benoît sur Loiren sortua. 70. urteen hasieran, oraindik nerabea zela, hasi zen Gabriel gitarrajole eta korista gisa Alan Stivellekin, Europako musika tradizionalen esnatzea suspertu zuen artistak. Album bikain baten ondoren - Pierre de Grenoble - 1973. urtean grabatua Mari Yacoubekin, Malicorne taldea sortu zuen, eta kantu frantsesaren historia markatu zuen talde horrek. Malicornek musika tradizional frantsesa inposatu zuen, lurralde osoak musika iparramerikarra besterik entzuten ez zuenean. Malicornek berriro sortu zuen antzinako musikaren magia, teknologia modernoa mundu osoko tresna bitxi edo tradizionalekin elkarturik, orloa, gaita, biela, armonioak eta mandolontxeloak, esate baterako, Yacouk sinaturiko testuen originaltasuna, eta bere kolaboratzaileen talentua, bereziki Marie Yacoubrena, ahantzi gabe. Emaitza: estilo eta soinu unibertsalen nahasketa bitxia, azentu bitxiak dituzten ahotsak, eta a cappella abesturiko balada eder haiek, taldearen zigilu moduan geratuko direnak.

Grabaketa teknika berritzaileak erabili izanak lagundu egin du Malicorne gure garaian eragin handiko taldea izaten, eta haien musika sekula eta beti garaikidea izaten. Taldeak bere lana gailurrean ikusi zuen bi urrezko diskorekin, eta disko akademia frantsesaren sari handia ere jaso zuen. Diskografia Malicorne behin eta berriro aipatu zuten kalitate eta inspirazio erreferentzia gisa oso musikari ezberdinek, Stephan Eicher, Jean-Louis Murat, edo François Hadji-Lazarok, esate baterako. Malicorne gailurrean zegoenean, bere karrera bakarrik hasi zuen Gabriel Yacoubk. Bere sustraien bila dabilen artista bat erakusten digu 1986. urtean argitaratu zuen bere lehen albumak. Berak eta bere musikariek (formazio bera duela 10 urtez geroztik), lan urte haietan izandako esperientzia, musika eta giza abenturen bidez, lantzen jakin zuten soinua konkretu bihurtu nahi izan zuen Gabrielek. 1998, urtean, birak egin zituen Frantzian eta Kanpoan (Europa, "Francofolies" Montrealen), album ugari berrargitaratu ziren nazioartean. 1999, "Boucherie Productions" atera zen. Gabrielen 5 albumen bilduma da. 2001, "celluloïd / mélodie"n atera zen Yacoub 2002, "The simple things we said", "l'album américain", Estatu Batuetan argitaratua. 2004, Gabriel Yacoubk ekoizpen elkarte bat sortu zuen [grabaketak eta ikuskizunak] "Le roseau". Lehen argitalpena "je vois venir", album bikoitza jende aurrean grabatua eta "Harmonía Mundi"k banatua.

 

LA VOLÉE D'CASTORS

Soinu indartsua, presentzia dinamikoa eszenatokiaren gainean, eta musika garaikidea. Hiru hitz, hiru emaitza: Harrigarria, itzela, ikusgarria! Biolinaren, akordeoien, gitarren, mandolinaren, baxuaren, pianoaren eta perkusioen erritmoarekin, bere musika berritzaile, indartsu eta alaiarekin ederki konbinaturik, la Volée D'Castors-ek dantza egiteko gogoa pizten dio mundu guztiko jendeari. Bere abesti eta musikaz osaturiko artilleria astunaren bidez, musika horrek jende ugari limurtzen baitu munduko hainbat lekutan, Volée d'Castors katalizatzaile bikaina da dibertsio eta irrirako. Sei musikari gazte, eszenatokian benetako erritmo eztanda sortzen dutenak eta energia injekzio izugarria ematen dutenak. Duten 12 urteko bizitzan zehar, La Volée taldeak 600 ekitaldi egin ditu, 26 lurralde inguru bisitatu ditu, 4 album sortu ditu eta 4 kontinenteak hornitu ditu.

 

LUIS PANIAGUA

Luis Paniagua Madrilen jaio zen 1957. urtean. Bere prestakuntza mendebaldeko nahiz ekialdeko musikara bideratu da, eta bereziki, Indiako iparraldekora. Hamar urtetan hainbat soka eta perkusio tresna jotzen hasi zen. 1974. urtean sitar ikasketak hasi zituen modu autodidaktan, eta geroago T.N. Nagar maisuarekin jarraitu zuen ikasketa horiekin Benaresen (India). Lehenago, 1972. urtean eta 1982 arte, Madrilgo Atrium Musicae taldeko kide izan zen, talde horrek musika europar zaharra jotzen zuen eta Gregorio Paniagua bere anaia eta irakaslea zuen buru, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art delakoan egin zuen bere debuta hamabost urte zituenean. Atrium Musicae taldearekin kontzertu birak egin zituen USA, Kanada, Frantzia, Espainia, Belgika, Alemania, Austria, Finlandia, Polonia eta URSSen barrena. Denboraldi horretan hamalau disko grabatu zituen taldeak eta Europa, Amerika eta Japonian argitaratu ziren. 1980. urtetik aurrera, Luis Paniaguak bere karrera bakarka hasi zuen, bakarlari gisa edo berak zuzendutako hainbat interpreterekin, bere diskografia lanez gainera, antzerki lan, dantza eta soinu bandetarako musika konposatu eta interpretatzen du. 1999. urtean bere diskografia zigilua sortu zuen, Silentium, eta oraingoz bere azkena den "Nanas de sol" albuma argitaratu du. Musikagile gisa, musika garaikide eta unibertsala sortzen du Paniaguak, mendebaldeko nahiz ekialdeko kulturetako elementuetan ispiraturik. Bi munduak elkartu nahi horretan, ekialdeko tresnekin konposatu du Paniaguak, Indiako iparraldeko sitarra, pipa (laud txinatarra) edo Mediterranio zaharreko lirarekin, besteak beste, mendebaldeko tresnekin konbinaturik. Itxuraz exotikoa den soinu hizkuntza horrek edozein tradizio espezifiko gainditzen du ahots pertsonal eta unibertsal bilatzeko.

 

XARNEGE

Xarenegeren errepertorioa tradiziozko doinuek osatzen dute (branleak, gabotak, jauziak, segidak, polkak, rondeus, mutchikoak, balsak...). Gutxi gora behera ordu eta erdiko musika saioa modu gaskoi eta euskaldunaz moldatu eta interpretatua. Bi kulturetan agertzen diren doinuei garrantzia berezia eman diegu. Tresnak ere arretaz tratatu ditugu, Joan bere herriko musikako ikertzaile eta luthier delako eta taldeak kontzertuetan erabiltzen dituen tresna asko berak sortu dituelako.

ELIADES OCHOA ETA CUARTETO PATRIA

"Ilusio gorena", horixe da Eliades Ochoaren eta Cuarteto Patria disko berriari izena ematen dion bolero izugarriaren izena. Eliades landa eremuan jaio zen, Songo La Mayan 1946. urtean, 6 urtetan hasi zen gitarra jotzen, 11 urte zituela egin zuen debuta Santiago de Kubako kaleetan eta, Oriental Boskoteko eta Tipiko Zazpikoteko kide izan aurretik, jada orrialde kopuru asko idatziak zituen Trova Cubanaren liburu handian, bere deskargei esker hiriak eskaintzen zituen bodegatxo guztietan. Era berean, ez da ahantzi behar, Laukotea Ekialde kubatarreko soinuaren muinetik sortu bazen, Patria bataiatu zenetik -1959an-, arduraduna Emilia Garcia izan zela, taldearen sortzailea, eta errebeldea, iraultzaren klandestinitatean Patria Emilia ezizena hartu zuena. 1963. urtean, izaera guajiro eta iraultzailea zuen irrati emisio batean hasi zen lanean, "Trinchera agraria" zuen izena, eta bederatzi urte igaro ondoren utzi zuen lan hori. Denborarekin, gaztea izan arren, eskarmentudun abeslari eta musikari bilakatu da Eliades. Bere gitarra harmoniko berezia, hiru gisa edo gitarra ortodoxo baten moduko soinua egiteko gai, horixe da bere nortasunaren ikurretako bat. Vieja Trova santiagotarraren sortzaileetako batzuk Cuarteto Patriako kide izan ziren bere garaian. Cuarteto Patria 1940. urtean sortu zuen Maria Emilia Garciak, borrokalari klandestinoa bera, abesten eta marakak jotzen zituena. Hasieratik, Ñico Saquito, Miguel Matamoros edo Los Compadresen -Lorenzo Hierrezuelo eta Compay Segundok osaturiko bikotea- tradizio trobadorearen kutsuari jarraitu zion, eta arian-arian, ospea hartzen joan ziren egungo Kubako laukote sarituena izatera iritsi arte. Kuba berrian iraultzak markatua dago guztia. Baita 1939an sortu eta bi hamarkada geroago Patria izenaz bataiaturiko laukote baten historia ere, sortzaileetariko batek izen hori erabili baitzuen klandestinitatean, Emilia Garcia errebeldeak, Patria familia. Rigoberto Echevarria Maduro, Reinaldo Hierrezuelo (geroago Los Compadres bikote, La Sonora Manteca eta Vieja Trova Santiaguera taldeetako kidea) eta Francisco Pancho (Vieja Trova Santiagueraren sortzailea) bere adiskideek jatorrizko soinu baten -harmonikoa, marakak, kontrabaxua eta gitarra- oinarriak jarri zituzten, Patriaren estiloa definitzen zuen, hain zuzen ere. Pancho Cobasek, Eliades Ochoa jotzen ikusi zuenetik ulertu zuen hura izango zela, Maduroren bajaren ondoren, Cuarteto Patriaren musika zuzendaritzaren kargua hartuko zuena, eta halaxe egin zuen 1978. urtean.

 

IVAN DREVER

Orcadas uhartean (Eskozia ) jaio zen, baina gaur egun Espainian bizi da. Album ugari grabatu ditu bai bakarka bai beste artista batzuekin. Lehenengo "Knowe o'Deil"ekin egin zuen lan eta baita bakarka ere, 1990. urtean Wolfstone taldeko kide egin zen eta bere lanak mundu osoan ezagun egin ziren. Bere abesti eta melodiak artista zerrenda handi batek grabatu ditu, eta bereziki batek, Duncan Chisholm, idazlekidea bera, harekin aurkeztu baitzen Robin Williams-en "Good Will Huntig" filmean. Ivan Drever eta Duncan Chisholm askotan ateratzen dira biran Europa osoan zehar. Iona Records etxeak jarri du salgai biak batera eginiko "The Lewis Blue" albuma. Gaur gun "Celtic Fusion" Dantza Konpainia Kaliforniarrean konposatu eta jotzen du, 2001. urteaz geroztik harekin ari baita lanean, eta martxoko hilabete osoan bira egiten ibili da Estatu Batuetan. Bakarlari gisa 3 CD argitaratu ditu segidan: "Tradition" gustukoen dituen folk abestien bilduma, "Long December Night" zuzenean grabaturiko diskoa Duncan Chisholm bere adiskidearen musikal luze batekin (hori zinera ere eraman dute eta DVDan grabatu dute), eta "Waterfront" 2004ko urrian argitaratua, 12 abesti eta melodia ditu eta datozen hilabeteetan Espainia eta Danimarkan barrena egingo duten biran joko dituzte.

 

CARLA PIRES

Fadista gazte honek ahots segurua eta tinbre onekoa du. 1993ko irailean hasi zen "Lluvia de Estrellas" programaren lehen atalean parte hartuz. Aktoresa eta abeslari gisa telesailetan aritu ondoren, Amalia musikaleko kidea izan zen Carla Pires, hartan Amaliaren papera interpretatu zuen gaztea zenean. Hainbat telesail portugaldarren soinu-bandak grabatu zituen, esate baterako: "Roseira Brava", "Primeiro Amor", "Ana e os Sete". 1996ko irailean 1. postua lortu zuen Salonikako Jaialdian (Grezia), Portugalen ordezkari gisa, "Cançao do Vento e da Terra" abestiarekin. Carla Piresek "Clube do Fado" aretoan abesten du normalean, eta 2002. urtean "O fado em concerto" CDa grabatu zuen Amalia boskotearekin. Bakarlari gisa grabaturiko bere lehen CD maiatzean argitaratuko da. 2004. urtean, Amalia Musikalean bere lana amaitu ondoren, irailean Festa de Avante jaialdian hartu zuen parte eta abenduan arrakasta handiz aurkeztu zen Purcell Room delakoan, Londresen; abenduaren 29an 2000 gaztek osaturiko plato batean jardun zuen Taixe Topaketan, Lisboan, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Artista honek 2005erako hainbat kontzertu aurreikusita ditu jada: Japonia, Suitza, Australia, Kanada, Italia, Frantzia eta nola ez Espainian.

 

QUADRILHA

Sebastião Antunesen helburua, aspaldian "Peace Makers" zirenen mentore, eta 1991. urteaz geroztik Quadrilha taldeari sorrera eman ziona, tradizio portugaldarraren berezko formak soinu Zelta batzuekin elkartzea da. Bestalde, kezka bat du, herri musika gazteenengana helaraztea. Oso garrantzitsua da gazteak beren musikarekin identifikatzea, eta bereziki, berena den zerbait dela sentitzea. Quadrilharen musika forma xumeetan oinarritzen da, beren abestien motiboak bezain xumeak. Erakusten duten moduak arimarekiko atxikimendua ageri du eta sentimenduz betea dago; marinelak eta haien sinismenak, baserritarrak eta haien kondairak, sutondoaren ondoan, ilargiaren argitan kontaturiko istorioak, gauaren xarma. Horiexek dira, herri musika portugaldarraren zale horiek, eskatzen dieten leku guztietan jaia egitera bultzatzen dituzten arrazoietako batzuk. Dena emateko duen lurralde baten sinismena indartzen duten istorioak sortzen doa Quadrilha. Batzuetan samurtasun kutsuarekin edo balada baten lasaitasunean, baina beti bandaren soinu bakarrarekin. Zuzenean, Quadrilharen ikuskizunak alaitasuna eta emozioa sortzen du. Quadrilha eszenatokian sartzen denean guztiok dantzan jartzeko da!! Soinu hordigarrien nahasketa bat, ahotsa, biolina, kontzertina eta flautak nagusi, erritmo oinarri sendo baten gainean, Quadrilhak melodia tradizionalak modernoekin eta "pop"etik etorritako soinuekin elkartzen ditu. 2000. urtea hasieran, "QUARTO CRESCENTE" disko berria sortu zen, Guilherme Inêsek ekoiztua. Aurreko diskoekiko alde handia soinua da, zanfoina, fole gaita eta arpa zelta bezalako tresnak sartzeaz gainera, talde berri batetik abiatzen baita: taldeko bostetatik, hiru berriak dira eta jazza, musika klasikoa eta dance musika bezalako alor desberdinetakoak gainera. 2003ko azaroan, Quadrilhak "A cor da Vontade" bere disko berria atera zuen merkatura, helduagoa, eta sustrai zeltetan inspiraturiko oinarri baten sendotasuna mantenduz.