BidasoaFolk 2004

Mugarik gabeko musika izan liteke Txingudi Badia bikain honetan, Euskal Herrian, orain dela lau urte sortu zen musika tradizionalen jaialdi honen beste izena; jaialdi honetan kulturak elkartu eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezalaxe...

Gero eta ikusmin handiagoa pizten duen ekitaldi honek hiru hiriei, Irun, Hendaia eta Hondarribiari, aukera ematen die, musikaren eta elkar ezagutzaren bidez, bereizten dituen muga hori ahazteko, eta puntu komun baten inguruan biltzeko, euskal kulturaren inguruan, alegia. Euskal kultura hori izango da elkartzeko ardatza, lau egunetan zehar jendea urrutiko lurretan barrena eramango duen bidaia egiteko abiapuntua, tradizioen puzzle handi horren barnean beren pieza, bakoitzak bere erara, eskaintzera datozen artista horien lurraldeetan barrena, hain zuzen ere…

Aurtengoan Euskal Herrira etorriko dira Gaztelako, Kataluniako, Louisianako, Valentziako, eta Biarnoko Pirinioetako ordezkariak. Ibilbide hori gurekin egitera gonbidatuak zaudete guztiak.

Beren jatorrizko lurraldeetatik gurera datozen artista guztiei, eta haiei entzutera, eta benetan musikak mugarik ez duela ikustera datozen guztiei ere: ONGI ETORRI BIDASOAFOLK musika tradizionalen jaialdiaren laugarren edizio honetara.