BidasoaFolk 2004
Balaguera

1998. urtean sortua, Balaguerak zirkulu perfektuan abesten dio maitasunari, Biarnon eta Pirinioetan tradizioak dioen bezala.

Bere adiskidetasuna, bere elkartze polifonikoa, Jurançon-go urreaz zigilatua dago, Biarnoko ardo fetitxea, Espainiako haize epelean ondua. Iraileko transhumantziari laguntzen dion eta Paueko lurraldean hazten den Balaguera hori.

Oraindik ez oso ezaguna, Europako musika bitxietako bat da polifonia piriniarra. Korsika eta Sardinian bezala, artzain transhumante eta nekazarien gizarte tradizionaleko aho espresio arrunta bezala aurkitzen dugu mendialdeko lurralde honetan. Halaz ere, testuinguruaren baitan egongo da bi edo hiru ahots polifoniko entzutea. Alkohola eta janaria dira, izan ere, "cantèra" on bateko zementua (okzitanieraz "kantaldia"), eta taberna da, zalantzarik gabe, kanturako leku nagusia, ehunka maitasunezko kantu igotzen baitira handik zerura.

Kantuak, okzitanieraz idatziak gehienak, benetako poesia kantatuak dira, amodioaren garra azaltzen dutenak, baina bai jaia, eta gaur egun, beren hizkuntza eta beren kultura normaltasun osoz bizitzeko gogoa duen gazte gaskoien eta okzitaniarren nahiak ere.